Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Gipuzkoa

ETAk hildako Froilan Elespe omendu dute Lasarte-Orian

Erredakzioa

2010/03/20

ETAk badaki "bere egunak amaituko" direla adierazi du Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEko agintariak. Lasarte-Oriako alkateordea duela bederatzi urte hil egin zuten.

PSE-EEk Froilan Elespe Lasarte-Oriako alkateordea omendu du herri gipuzkoarreko hilerrian. ETAk Elespe tiroz hil egin zuen duela bederatzi urte.

Ekitaldian Elesperen senideak izan dira, Jesus Eguiguren bezalako PSE-EEko beste agintari historiko, alkate, zinegotzi eta alderdi sozialistako kideekin batera.

Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko buruzagiak adierazi duenez, ETAk badaki "bere egunak amaituko" direla eta une hori "lehenbailehen" heltzea espero du Euskadiri "kalte gehiagorik egin ez diezaion" eta bere historiako "orrialde beltz hau" atzean utzi ahal izateko.

ETAk "zuzenbide-estatuari indarrez inposatzeko gaitasunik ez" duen arren, kaltea egiten "saiatuko" dela ziurtatu du agintari sozialistak.

Bi ezezagunek tiroz hil egin zuten Froilan Elespe 54 urte zituela 2001eko martxoaren 20an, Lasarte-Oriako kale Nagusian.

PSE-EEk Juan Priede Orioko alkate ohia omenduko du igandean, zortzi urte igaro baitira ETAk hil egin zuenetik.

Publizitatea
 

Joera

  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 16

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 17

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 18

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 19

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa