Albisteak

Politika

Politika

Agiria Gara egunkarian

ETA: "Gobernuak irtenbide polizialaren ameskeria saldu nahi du"

Erredakzioa

2010/03/22

Banda armatuaren esanetan, "aldaketa politikoaren bidean urratsak emateko prest" dago. Agiria martxoaren 20ean sinatu zuen ETAk, Jon Anzaren gorpua agertu baino egun bat lehenago,

Gara egunkarian argitaratutako agiri baten bidez, hausnarketa politikoa egin eta dagokion eremuan "aldaketa politikoaren bidean beharrezkoak diren urratsak emateko prestutasuna" adierazi du ETAk.

Bere ustez, "hamaikagarrenez saldu nahi dute irtenbide polizialaren ameskeria", Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak "ongi baitaki gaur, atzo bezala, Euskal Herriaren eskubideen ezagutza dela euskalerresistentziaren amaiera bermatzen dion bide bakarra".

"Konponbide demokratikoaren aukeraren atea ixteaz batera, ukazioa eremuguztietara hedatzea" eta "mugarik gabeko oldartze errepresiboagaratzeko hautua" egitea leporatu dio ETAk Gobernuari.

Anza agertu baino egun dat lehenago

Agiria martxoaren 20ean sinatu zuen ETAk, Jon Anzaren gorpua agertu baino egun bat lehenago, beraz, ez da aipatzen joan den asteartean hildako jendarmeari buruz.

Zazpi puntu

Euskal herritarrei zuzendutako zazpi puntuko "adierazpen" batean dagokion eremuan "aldaketa politikoaren bidean beharrezkoak diren urratsak emateko prestutasuna" adierazi du.

"Bonbak edo botoak"

ETAren ustez Espainiako Barne ministeritza gezurretan eta gerra propagandan ohitua da, "edo bonbak edo botoak" bezalako "esaldi ponposoen atzean errealitatea desitxuratzeko ahaleginetan, eztabaida desbideratzeko saiakeran".

"Euskal herritarrok, muga eta injerentziarik gabe, eta proiektu guztiak egingarri direla, gure etorkizuna erabakitzeko metodo demokratikoaren" alde dago ETA.

"Elkarlanerako eskuak luzatuak"

Euskal Herriaren etorkizuna bermatuko duen eszenatoki demokratikoa eraikitzearen alde agertu da ETA eta bide horretan ETAk "elkarlanerako eskuak luzatuak" dituela adierazi du.


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa