Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Galderak

Lehendakariak Castrorako trenbidearen eta zezenketen alde egin du

Erredakzioa

2010/05/07

Ukatu egin du korriden kontrako gehiengorik dagoela eta, esan duenez, euskara klase batzuetatik "piper egin" du bilera, ekitaldi eta karguak eskatzen dizkion bidaietara joan behar izan duelako.

Patxi Lopez lehendakariak Bilbo eta Castroren arteko trenbidearen egitasmoa "justifikatuta" dagoela adierazi du eta, gogoratu duenez, Bizkaia eta Cantabria artean, A-8an, 60.000 bat ibilgailu pasatzen dira egunean, hori dela eta, beharrezkoa da "trenbide alternatiba" bat.

Halaber, Urdulizen metroa lurperatzearen proiektua Eusko Jaurlaritzak "baztertu" duela esan du "ez horren garestiak diren alternatibak" eskuartean dituelako. Era berean, haren esanetan, alternatiba horiek "metroa, ez beste garraiobiderik, ez duten beste herrietako milaka pertsonari zerbitzua ematea" ahalbidetu dute.

Gainera, herri horrek "duela urte asko" metro geltokia duela nabarmendu du, horregatik, "ez dago deskonektatuta eta berma guztiak dituen garraiobide eraginkorra eta segurua" du, gaineratu duenez, beste herri batzuetan ez bezala.


Korridak

Bestalde, Lopez lehendakariak ukatu egin du euskal gizartean korriden kontrako gehiengorik dagoela eta baieztatu du Eusko Jaurlaritzak duen asmoa ospakizun horrekin jarraitzea dela, zaleek "normaltasunez" gozatzen jarrai dezaten.

Horrela erantzun dio lehendakariak Mikel Arana Ezker Batuko bozeramaleak egindako galderari; hark korriden inguruko eta animalien eskubideekin izan lezakeen bateragarritasunaren gaineko eztabaida sortzea posiblea den galdetu dio, Katalunian gertatu den bezala.

Patxi Lopezek hitzaldiaren hasieran gogora ekarri du XII. mendean, Soraluzen, Espainiako lehenengo korrida ospatu zela; eta esan duenez, bertako tradizioa da eta Gasteizen, Bilbon eta Donostian "erabat finkatuta dago eta harrera ona dauka, gure Erkidegoko beste herritan gertatzen den bezala".


Bakerako Plana

Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuak baieztatu duenez, Gobernua prestatzen ari den Elkarbizitza Demokratikoa eta Terrorismoaren Deslegitimazio Planaren asmoa terrorismoaren "tabu"a gainditzea eta ETAren deslegitimazioa modu argian bultzatzea da, Juan Jose Ibarretxeren agintaldian modu "lausoan" egin baitzen.

Aintzane Ezenarro Aralarko bozermaleak gai honen inguruko "hitzarmenak apurtu" izana leporatu dio Jaurlaritzari, eta nabarmendu du aurreko exekutiboak egindako planaren balorazioak "positiboak" izan zirela. Gainera, ukatu du agiri horrek terrorismoaren arazoa "modu argian" ukitzen ez zuela, "indarkeria mota guztiak" ukitzen baitzituen.

Bestalde, Patxi Lopezen Gobernua "urtebete" daramala biktimen testigantzaren garrantziaz hitz egiten esan du Ezenarrok, terrorismoaren desligitimaziorako formula bezala, baina praktikan "ez du ezer egin" arlo horretan.


Sabino Arana Fundazioa

Aurreko Gobernuak Sabino Arana Fundazioari emandako 2,9 milioi euroko diru-laguntzaren inguruko txosten bat eskatuko duela esan du Patxi Lopez lehendakariak, "era sakonean" ikertzeko eta ondorio "zehatzak" izateko.

Lehendakariarentzat "datak eta epeak komentariorik egiteko modukoak dira" eta, azaldu duenez, Gobernu berria sartu zenerako txostena amaituta zegoen; hori dela eta, "ekintzarako tartea mugatua zen".


Euskara klasetik piper egin

Patxi Lopez lehendakariak esan du euskara klase batzuetatik "piper egin" duela bilera, ekitaldi eta bere karguak eskatzen dizkion bidaietara joan behar izan duelako eta argi utzi nahi izan du berreskuratzen saiatu dela "herrialdea gidatzeko lehendakari elebiduna izateko".

Halaber, "asko ez dira izan", lehendakariaren hitzetan, eta, lagunarteko hizkeran esan duenez, "piper egin eta hurrengo egunean" gurasoen "egiaztagiria" ematen du.

Modu horretan erantzun du lehendakariak Gorka Maneirok (UPyD) eta Garbiñe Mendizabalek (EAJ) galderak egin ostean. Mendizabalen ustez, euskararekiko errespetu falta ageri zuen Patxi Lopezek "piper egin" duela onartu zuenean.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa