Albisteak

Politika

Politika

ETAren atentatua

ETAk Ignacio Uria enpresaburua hil du Azpeitian

Erredakzioa

2008/12/04

-Altuna y Uria enpresako administrazio kontseiluko presidentea zen.
-Ezezagunek hainbat tiro eman dizkiote jatetxe batera sartzera zihoala.
-Altuna y Uria enpresak Abiadura Handiko Trenaren lanetan parte hartzen du.

Ignacio Uria Mendizabal, Altuna y Uria enpresako arduradunetako bat, tiroz hil dute Azpeitian, agentziek DYAren iturriak aipatuta ezagutzera eman dutenez. Gutxienez bi tiro jaso ditu biktimak, bat buruan eta beste bat bularrean.

Herrizaingo Sailak jakitera eman du Kiruri jatetxearen ondoko aparkalekuan zegoela ezezagun batek bi edo hiru aldiz tiro egin dion unean. Osasun zerbitzuetako langileak&' || 'nbsp; suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin bizitza salbatzeko.

Ignacio Uria Mendizabalek 71 urte zituen eta Altuna y Uria enpresako administrazio kontseiluko burua zen.

Etxetik atera eta bost minutura jasan du atentatua, ezagunek adierazi dutenez.

Dirudienez, egunero jatetxe horretara joateko ohitura zuen Uriak, koadrilarekin karta-jokoan aritzeko.

Altuna y Uria enpresak Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan parte hartzen du Arabako zatian.

Atentatuaren egileak bi izan dira

Atentatua bi lagunek egin dute, Poliziaren informazioaren arabera. Batek enpresaburua tirokatu eta besteak autoa martxan jarrita itxaron dio. Dirudienez, Zumarragarako noranzkoan alde egin dute gero.

Atentatua egiteko erabilitako autoa aurkitu dute

ETAko kideek atentatua egiteko erabilitako autoa minutu batzuk lehenago lapurtu dute. Izan ere, Ertzaintzak Azpeitiatik 25 kilometrora, Itziarko gainan aurkitu du gidaria, lotuta. Zehazki autoaren jabearen semea da lotuta aurkitu duten laguna.

Ikerketaren iturriek adierazitakoaren arabera, lotutakogizonezkoarengandik hurbil topatu dute Alfa Romeo autoa, ustezatentatuaren egileek hilketaren ondoren ihes egiteko erabili dutena.

Informaziohauen arabera, autoa lapurtu, eta gidaria eskuakloturik utzi dute Itziarko gainean. Ondoren, Azpeitiara joan dira,atentatua burutu, eta Itziarko gainera itzuli dira. Bertan, beste auto bat hartu dute ihesaldiarekin jarraitzeko.

Ostiralean egingo dira hileta-elizkizunak

Hileta-zerbitzuetakoarduradunek adierazitakoaren arabera, hileta-elizkizunak ez dira biharegingo, etzi baizik, ostiralean. Hortaz, Juan José Ibarretxe lehendakariakdeitutako manifestazioa ere etzi egingo da, ostiralean,hileta-elizkizunen ondoren.

Uriaren familiak erabaki duenez, bihar arratsaldean irekiko da hil-kapera eta ostiral arratsaldeko 19:30ak arte luzatuko da gaubeila. Ordu horretan ospatuko dira hileta-elizkizunak Azpeitiko elizan. Juan Maria Uriarte Donostiako obispoak emango du meza.

EuskoJaurlaritzako iturriek aditzera eman dutenez, hileta elizkizunakostiralera luzatzerakoan, atentatuaren gaitzespen-manifestazioa ereegun bat luzatuko da. Ignacio Uriaren hileta-elizkizunak bukatzerakoanizango da manifestazioa.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa