Albisteak

Politika

Politika

Bilera egingo dute

Aralar Batasuna eta EArekin bilduko da, haien akordioa kritikatzeko

Erredakzioa

2010/07/08

Patxi Zabaletak ETBn esan duenez, bilera datorren astean izango da eta Euskalduna Jauregian sinatutako akordioari kritikak egiteaz gain, bestelako gaiak eztabaidatzea proposatuko dute.

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak jakitera eman duenez, datorren astean ezker abertzalearekin eta Eusko Alkartasunarekin bilera bat egingo dute, bi sektore politiko horiek Euskalduna Jauregian iragarri zuten hitzarmenari egin dizkioten kritikak azaltzeko.

ETBn egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, bilera hori ezker abertzaleak eta EAk eskatuta egingo dute, baina oraindik data zehaztu gabe dago. Aralarren aburuz, hitzarmen horrek "gabezia asko ditu, batez ere ezkerreko postulatuei dagokienez". Alabaina, ez dira kritikak egitera mugatuko eta beste gai batzuk eztabaidatzea ere proposatuko dute.

Aralarrek ezker abertzalearekin eta EArekin dituen ezberdintasunak agerian geratu dira berriro aste honetan, azken biek larunbat honetarako Donostian autodeterminazioaren aldeko manifestazioa deitu zutenean.

Zabaletaren esanetan, "berriro agerian geratu da Batasunarekin eta harekin bat egin duten alderdiekin ezberdintasun ideologikoak ditugula erabakitzeko eskubidea aldarrikatzerakoan eta gai hori erabakigarria izango da etorkizunean".

Zabaletak azpimarratu du Aralarrentzat helburua "inor ez baztertzea" dela eta erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenarekin bat datozen "demokrata guztiak" batzea.

Gauzak horrela, Aralarrek ez du Donostiako martxarako deialdia egin, baina bertan izango dira. Bartzelonan Estatutaren eta autodeterminazioaren alde egingo den manifestaziora ere ordezkaritza bidaliko dute eta begi onez hartu dute ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak gauza bera egitea erabaki izana.


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa