Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Bakegintza

Olano: "ETAren amaiera ezin da Batasunaren porrotean oinarritu"

Erredakzioa

2010/09/02

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren iritziz, "ideia politiko guztiak demokrazian gaineratzea" izan beharko litzateke indarkeria amaitzeko oinarria.

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du "indarkeriaren amaiera" ezin dela oinarritu "proiektu politiko baten porrotean", kasu honetan "ezker abertzalearenean". Bere esanetan, izan ere, "ideia politiko guztiak demokrazian gaineratzea" izan beharko litzateke oinarria.

Olano Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) izan da gaur goizean, "Kultura politiko berria: Balioak, Gipuzkoaren erronka" udako ikastaroan "Gipuzkoa, gobernatzeko sistema berri baterako bidean" hitzaldia eskaintzeko.

Bertan hainbat agintari izan dira, hala nola Eneko Goia Bide Azpiegituretako diputatua, Eduardo Zubiaurre Adegiko presidentea eta Pedro Esnaola Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidentea.

Hitzaldian, Olanok nabarmendu du "funtsezkoa" dela euskal gizarteari "blindaje etikoa" ematea ETAren aurrean eta "terrorismoaren eta indarkeriaren biktima guztiak babestea". "Lehenago edo beranduago, indarkeria desagertu egingo da Euskadin", gaineratu du.

Bere aburuz, behin indarkeria amaitutakoan Euskadik haren "potentzial" osoa erakutsiko du gizartean, ekonomian eta kulturan. "Gure herria berpiztu egingo da", aurreikusi du.

Hori horrela, Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du Euskadi "trantsizioan" dagoela, "indarkeriaren legitimizazioaren oxigenoa" amaitzeko zorian dagoela, eta hori dela terrorismoa amaitzeko "benetako" urratsa.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa