Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Dokumentazioa

ETAren azken hilketak

G. Palacios

2011/01/10

Azken su etena amaitu zenetik, ETAk hamabi lagun erahil ditu. Tartean, su etena ofizialki amaitutzat eman baino sei hilabete lehenago Barajaseko atentatuan hildako Ecuadorgo bi herritarrak.

Frantziako Polizia Nazionaleko Jean Serge Nerin brigada da orain arte ETA-ren azken biktima. 2010ean hildako pertsona bakarra da Nerin polizia. Auto kontzesionario batean lapurreta egitera joan zen talde batekin izandako tiroketan hilik suertatu zen polizia pasa den martxoaren 16an, Parisetik gertu.

2009an hiru lagun hil zituen erakundea: Eduardo Puelles Garcia Espainiako Poliziko inspektorea ekainak 19an hil zen, auto azpian ipinitako bonba batek eztanda egin ondoren. Uztailean, Carlos Saez de Tejada eta Diego Salva Lezaun Guardia Zibilak hil zituen Calvian (Balear ugartetan) euren patruilan jarritako bonbaren eztandaren ondorioz.

2008an lau izan ziren ETAk hildakoak: Isaías Carrasco, Arrasateko zinegotzi sozialista; Legutioko kuartel etxearen kontrako atentatuan hil zen Juan Manuel Piñuel Guardia Zibla; Luis Conde de la Cruz espainiar armadako brigada, Santoñako kuartelaren kontra egindako atentatuan; eta Inaxio Uria Mendizabal enpresari azpeitiarra, lagunekin kartetan jokatzera zihoala tiroz hil zuten abenduan.

Azken su etena amaitu eta sei hilabetera, ETAren talde batek Raul Centeno eta Fernando Trapero Guardia Zibilak erahil zituen Capbretonen (Frantzia). Hori baino lehen, eta su-etena oraindik ere amaitu zela ofizialki iragarri baino lehen, Barajaseko aireportuko T-4 aparkalekuan jarritako lehergailuaren eztandak Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio herritar ekuatoriarrak hil zituen.



webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Asteazkena 08

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 09

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa