Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Terrorismoa goratzea egotzita

Aske gelditu dira inputatuta zeuden Kaskagorri konpartsako 6 kide

Erredakzioa

2011/10/17

Kautelazko neurririk gabe aske utzi dituzte Kaskagorri konpartsako lehen sei kideak Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean.

Iruzkinak

Auzitegi Nazionaleko Fiskaliak ez ditu froga nahikoak ikusten terrorismoa goratzeagatik Kaskagorri konpartsako 19 kideak inputatuta jarraitzeko. Astelehena eta asteazkena bitartean deklaratuko dute guztiek; Bilboko jaietan 2005, 2006, 2007 eta 2009an ETAko kideen argazkiak jartzea egozten zaie.

Ordu erdiz deklaratu ostean, Ismael Moreno epaileak kautelazko neurririk gabe aske utzi ditu lehen sei inputatuak. Horien artean, Bizkaiko Amaiurren zerrendan seigarrena, Ane Muguruza Bartolomé, 1989ko azaroaren 20an hil zuten Josu Muguruza HBko diputatuaren alaba.

Ismael Moreno epaileak amaitutzat jo zuen auzia joan den uztailean, talde terrorista goraitu egin zela ebidentziak zituela esan zuen, baina delituaren egileak konpartsako kideak izan zirela ezin zela frogatu esan zuen orduan epaileak.Hala ere, zigor-arloko salako hirugarren sekzioak kausa berriz irekitzea agindu zuen Kaskagorriko kideei inputatu gisa deklarazioak hartzeko.

Behin deklarazioak hartuta eta froga gehiago eramaten ez badira, kausa amaitutzat emango duela uste du Fiskaliak. "Dignidad y Justicia" taldeko presidenteak, Daniel Porterok, jarri zuen kereila.

Konpartsako sei kideak Kaskagorri txoznan ez zutela argazkirik jarri esan dute, inoiz ez dutela ETAko kideak goratzeko asmorik izan eta inork ez ziela presoen aragzkiak kentzeko eskatu.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#