Albisteak
Politika
Erredakzioa
2012/02/03
Chacon eta Rubalcaba artean kontua ez dago batere argi. Kongresua hastear dela, bi hautagaien taldeko kideek kontuak atera dituzte, eta irabazletzat jotzen dute beren hautagaia.
Rubalcaba eta Chaconen artea hautatuko dute Sevillan PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: artxibo
Sevillan bildu diren 956 ordezkarien esku dago datorren lau urteotan sozialisten etorkizuna gidatuko duen pertsona nor izango den erabakitzea.
Gaurtik aurrera bertan egingo dute PSOEren 38. Kongresu Federala, eta larunbatean jakingo dugu nork hartuko duen Jose Luis Rodriguez Zapateroren tokia Idazkaritza Nagusian: Carme Chaconek edo Alfredo Perez Rubalcabak.
Chacon eta Rubalcaba artean kontua ez dago batere argi. Kongresua hastear dela, bi hautagaien taldeetako kideek kontuak atera dituzte, eta irabazletzat jotzen dute beren hautagaia. Hori bai: alde txikiarekin.
Aurretik egin duten eskualdeko biltzarren faseak ez du erabakiaren nondik norakoak argitzeko balio izan, Kongresu Federalean ordezkari bakoitzak boto indibidual eta pertsonala emateko aukera baitu, inongo aginduri jarraitu gabe.
Ordezkaritzetako batzuek dagoeneko beren hautagaia babestu dute publikoki, baina beste askok ez dute erabaki argirik erakutsi, eta, beraz, ez da lan erraza idazkari nagusia nor izango den aurreratzea.
Kaleratu dituzten datuen arabera, 80 ordezkarik ez omen dute erabakia argi, eta horien botoa erabakigarria izango da idazkaritza batera edo bestera bideratzeko.
Rubalcabak Euskadiko, Gaztela eta Leongo eta Extremadurako ordezkarien gehiengoaren babesa du. Chaconek, berriz, Kataluniakoena. Hortik aurrera, ez dago ezer erabakita.
Valentziako eta Galiziako ordezkaritzetan, adibidez, botoa zatituta dago, eta ez dira bakarrak. PSOErentzat hain garrantzitsua den Andaluziaren kasuan ere zatiketa da nagusi. Nafarroako sozialistek adostasunaren aldeko ordezkaritza aukeratu dute, baina adostasun hori bataren eta bestearen aldekoak batzean datza.
Lehia bizia dugu aurretik, beraz, eta, neurri handi batean, azken orduko negoziazioen menpe egongo da erabakia. Bai Rubalcabak eta bai Chaconek aldeko kideak bilatu beharko dituzte Kongresuan, eta balio handiko tresna izango dute lan horretarako: alderdiaren zuzendaritza berria osatzeko aukera.
Sektore eta 'familia' ezberdinak bertan batzeko erakusten duten gaitasuna erabakigarria izango da oraindik zalantzak dituzten horien dudak argitzeko. Beraz, lehen ordu hauetan 'korridoreetan' egiten den lanak pisu handia izango du.
Idazkari nagusiaren izena larunbat arratsaldeko lehen orduetan jakingo dugu, eta alderdiaren zuzendaritza berriaren kideak nortzuk izango diren, berriz, igande goizean argituko dute.
Euskadiko eta Nafarroako sozialistak
PSE-EEren gehiengoak Alfredo Perez Rubalcabaren alde egin du. Patxi Lopez alderdiaren buruak ere publikoki agertu dio babesa Barne ministro ohi eta joan den azaroko hauteskunde orokorretako hautagaiari. Araban bakarrik izango omen ditu Chaconek zenbait jarraitzaile.
Rubalcabak berak ere Euskadiko sozialistengan hartu du sostengu, eta, irabazle ateratzen bada, Patxi Lopezek Espainiako sozialismoaren etorkizunean toki garrantzitsua izan dezakeela esan du.
Nafarroako sozialisten kasuan, zatiketa argiagoa da. Eskualdeko biltzarrak 'integraziorako zerrenda' bat utzi zuen mahai gainean. Zerrenda horretan, berriz, Chaconen alde dagoen Roberto Jiménez idazkari orokorra, eta Rubalcabaren alde, berriz, Javier Moscoso Kongresuko diputatua.
Beste erabaki batzuk
Sozialistek ohitura dutenez, Kongresuan alderdiaren barne organoak ere berrituko dituzte, eta, horrela, datozen lau urteotan Batzorde Federaleko eta bermeetarako epaimahaiko ordezkariak zeintzuk izango diren ere erabakiko dute.
Alderdiaren ildo estrategikoaren inguruko garrantzi handiko beste erabaki batzuk ere hartuko dituzte, tartean, Gobernuaren presidenterako hautagaia aukeratzeko prozesuaren inguruko erabakia ere. Frantziako primarioen ildotik jo, eta militanteekin batera jarraitzaileei ere presidenterako hautagai izango dena hautatzeko aukera ematea edo ez erabaki beharko dute. Botoa emateko adina 16 urtetara jaistea ere aztertuko dute.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Joera
Larunbata 26
Igandea 27
Astelehena 28
Asteartea 29
Asteazkena 30
Osteguna 31
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Entrevista a Leihotikan, que presenta 'Harold | La Jungla Sonora |
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra