Albisteak

Politika

Politika

EAJ-Jaurlaritza ika-mika

Egibar: 'Ez gaude hondoa jota baina bai tentuz ibiltzeko egoeran'

Erredakzioa

2012/02/04

"Tentuz ibiltzeko egoera batean gaude eta Finantzen Euskal Kontseiluko bilerak berretsi egingo du", esan du Egibarrek.

  • Joseba Egibar Radio Euskadiko elkarrizketa batean.

    Joseba Egibar Radio Euskadiko elkarrizketa batean. Argazkia: EITB

Joseba Egibar EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, Euskadi "inolaz ere" ez dagoela "hondoak jota" zehaztu du, baina bai "tentuz ibiltzeko egoera larri eta delikatuan". Gainera, iragarritako defizita puntu batean gaindituko dela adierazi du, eta hori Finantzen Euskal Kontseiluak otsail erdialdean egingo duen bileran berretsi egingo dela ziurtatu du Radio Euskadin egindako elkarrizketan.

Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Eusko Jaurlaritza "porrot egitear" dagoela esan zuen atzo eta "sailburu batek etsi-etsian laguntza eske" deitu ziola jakinarazi zuen.

"Zenbakiak argiak dira eta Urkulluk asmatu egin du horrekin, Patxi Lopezen gobernuak ez duelako iragarritako defizitarekin itxi 2011ko aurrekontua, hau da, ez du % 1,3ko muga bete", adierazi du Egibarrek.

Espainiako beste erkidegoekin alderatuta, "EAE askoz hobeto dago, zorionez", zehaztu du Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak, "baina administrazio honekin Espainiaren geroz eta antza handiagoa dugu".

Finantzen Euskal Kontseiluak hilaren erdialdean egingo duen bileran "zifra hau berretsi" egingo dela adierazi du.

Vicente Reyes PSE-EEko legebiltzarkideak, ordea, "arduragabekeria eta alderdiko interesekin jokatzea" egotzi dio EAJri. "Oraindik urrun dagoen hauteskunde kanpainia era kaskarrenean hastea" leporatu dio.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak esan du "erabat harrituta" dagoela EAJko presidentearen "akats handiaren aurrean".

Hitz horiek "Iñigo Urkulluren mailako pertsona baten aldetik desegokiak" direla adierazi du Radio Euskadin, eta horregatik "akats handia" izan dela zehaztu du. Horrelako adierazpenek "Euskadiko konfiantza arriskuan" jartzen dutela gaineratu du.



Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa