Albisteak

Politika

Politika

Espetxe politika

Gallardonek aurreratu du Gobernuak ez dituela hurbilduko ETAko presoak

Erredakzioa

2012/02/07

Justizia ministroak iragarri du Gobernuak ez duela presoak hurbiltzeko planik aztertuko, "ez orain, ez etorkizunean".

  • Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa.

    Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroa. EITB

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak esan du Espainiako Gobernuak ez duela asmorik ETAko presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko planik aztertzeko, "ez orain, ez etorkizunean".

Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Gallardonek esan du gai hori ez dagokiola Justizia Ministerioari, baizik eta Barne Ministerioari, espetxe politikaren eskuduntza harena baita.

Nolanahi ere, "espetxe onurak, indultuak eta zigor ordezpenak" ere espetxe politikarekin lotuta daudela eta Justizia Ministerioaren esku daudela gaineratu du.

"Lotura horren ondorioz, politika Gobernuarena da", azaldu du. Presoak hurbiltzeko planen bat aztertzen ari diren edo etorkizunean egingo duten galdetu diotenean, "ezetz" erantzun du.

Homosexualen ezkontza

Bestalde, ministroak adierazi du bere ustez homosexualen ezkontza ez dela Konstituzioaren aurkakoa, eta beraz, legeak indarrean jarraituko duela Auzitegi Konstituzionalak PPk 2005ean aurkeztutako helegitea ebatzi arte.

"Itxaron beharra daukagu, eta legea indarrean egongo da Konstituzionalak irizpidea ezarri arte", nabarmendu du.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa