Albisteak

Politika

Politika

Gipuzkoako Diputazioa

Bilduren aurkako zentsura-mozioa eskaini die PPk EAJri eta PSEri

Erredakzioa

2012/02/07

Bilduk Gipuzkoan "40 egitasmo inguru" geldiarazi dituela salatu du Borja Semperrek eta manifestazioetan parte hartzeagatik Martin Garitano "pankartazale" eta "antisistematzat" jo du .

Borja Semper Gipuzkoako Alderdi Popularraren presidenteak esan du Martin Garitanoren Gobernuaren aurka zentsura-mozio bat aurkezteko aukera baztertu ez dutela eta Bildu agintetik kanporatzeko eskaintza luzatu die EAJri eta PSEri.

Horrez gain, itxaropena agertu du "EAJko pertsona arduratsuek" Gipuzkoako EAJri "horrela jarraitu ezin dutela" esango dietela, "nahiz eta momentuz horretarako borondaterik ikusten ez dudan", erantsi du.

Borja Semperrek agerraldia egin du Donostian, Bilduk Gipuzkoako Gobernuan daramatzan 222 egunen balantzea egiteko. "Ia 40 bat proiektu atzera bota dituzte Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak; horrek esan nahi du astero martxan zeuden bi egitasmo oztopatu edo gelditzen dituztela", kritikatu du.

"Bilduk egindako bidea desegin nahi du, aurreratutako guztia suntsitu nahi du gure lurraldea geldiarazteko", salatu du.

Ildo horretan, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak joan den larunbatean azpiegitura handien aurka Donostian egindako manifestazioan parte hartu izana gogor kritikatu du.

"Garitano pankartazale eta antisistema bat da", azpimarratu du, eta "eskizofrenikotzat" jo du Abiadura Handiko Trena edo Zubietako erraustegia bezalako proiektuen aurka egitea.



Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa