Albisteak

Politika

Politika

Etxerat

Jose Maria Perez ETAko presoa ospitalean dago bihotzekoak jota

Erredakzioa

2012/02/07

Jose Maria Perez presoaren egoerari buruzko agerraldia egin du Etxeratek eta bere askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du larunbaterako, Zarautzen.

Etxeratek manifestazioa deitu du larunbaterako, Zarautzen (Gipuzkoa) Jose Maria Perez, "Txuri" presoaren askatasuna eskatzeko. Joan den astean Burgoseko espetxean bihotzekoak eman zion eta Etxeratek prentsaurrekoa eman du Donostian bere egoerari buruz hitz egiteko.

Pili Perez ahizpak, Julen Catalapiedra eta Oihana Lizaso Etxerateko bozeramaileekin batera, "bere osasun egoera hobera" doala esan du, baina bere anaiaren egoera "larria" dela argi gelditu dela gaineratu du.

Horregatik, larunbatean, arratsaldeko 18.00etan Zarautzeko Udaletxetik hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu du presoaren askatasuna eskatzeko.

Jose Maria Perezi bihotzekoak eman zion joan den asteartean, baina bere osasun egoera "hobetzen" ari dela azaldu du Cantalapiedrak.

Txurik 25 urte daramatza espetxean eta 30 urteko zigorra du Parot doktrina ezarri ziotelako. Espetxean igaro dituen urteetan "hainbat gaixotasun pairatu" dituela gogoratu dute.

Azkenik, "eskubideak bete eta euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko" eskaera egin dute.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa