Albisteak

Politika

Politika

Ustezko irregulartasunak

Azkarraga: 'Kontratu guztiek kontrolak igaro zituzten'

Erredakzioa

2012/02/08

Justizia sailburu ohiak eskutitz bat bidali dio Mendiari. ''Ebazpen judizialik gabe'' horrelako salaketa egin izana ''iraingarri'' jo du Azkarragak.

  • Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia.

    Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia.

Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohiak bere Sailak egindako kontratu guztiek Administrazioaren kontrol guztiak igaro zituztela defendatu du.

Idoia Mendiak egindako salaketaren ondoren, Azkarragak eskutitz bat bidali dio Jaurlaritzako bozeramaileari.

Sailburu ohiak  argi utzi dio salaketak erabat ikertu daitezen eta ahalik eta arinen argitu daitezen exijitzen lehena bera dela, ''egindako lanaren inguruan inolako zalantzarik gera ez dadin''.

"Esan beharrik ere ez dago sailburu bezala Jaurlaritzan aritu nintzen garaian egin ziren kontratu guztiek izaera publikoa izan zutela, eta Administrazio Publikoek kontrolei erabat lotuta egon zirela'', esan dio Azkarragak Mendiari, eskutitz horretan.

Hori dela-eta, sailburu ohiak ''iraingarri'' jo du ''ebazpen judizialik gabe'' horrelako salaketa egin izana.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa