Albisteak

Politika

Politika

Justizian irregulartasunak

Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea eskatu du Mendiak

Erredakzioa

2012/02/08

2000 eta 2009 bitartean Justizia Sailean sinatutako hainbat kontraturen ustezko irregulartasunen salaketaren inguruan azalpenak eman nahi ditu bertan Jaurlaritzako bozeramaileak.

  • Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea eskatu du Mendiak.

    Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea eskatu du Mendiak. Argazkia: EITB

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea eskatu du, 2000 eta 2009 bitartean Justizia Sailean sinatutako hainbat kontraturen ustezko irregulartasunen salaketaren inguruan azalpenak bertan emateko.

Atzo bertan eman zuen ustezko irregulartasun horien berri Mendiak. Bozeramaileren hitzetan, Jaurlaritzak "irregulartasun larriak" atzeman ditu Justizia Sailak 2000 eta 2009 artean, Joseba Azkarraga sailburu zenean, egindako 15 kontratu informatikotan, eta Fiskaltzari jakinarazi dio. 23 milioi eurora iristen dira irregulartasun horiek, Idoia Mendiaren arabera.

Salaketa hauen aurrean, Joseba Azkarraga orduko sailburuak eskutitz bat bidali zion atzo bertan Mendiari. Kontratu guztiek kontrolak igaro zituztela argitu zuen bertan, eta ''ebazpen judizialik gabe'' horrelako salaketa egin izana ''iraingarri'' jo zuen Azkarragak.

Eusko Alkartasunak ere ustezko irregulartasun horiek oso-osorik ikertzea eskatu zuen atzo bertan, idatzi batean.


Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa