Albisteak

Politika

Politika

Radio Euskadiko eztabaidan

Gatzagaetxebarriak lehendakariari eskainitako iraina erretiratu du

Erredakzioa

2012/02/11

EAJko legebiltzarkideari zuzenketa publiko bat eskatzeko asmoa zuen PSE-EEk. Pastorrek Gatzaetxebarriaren keinua eskertu eta ika-mika amaitutzat eman du.

  • Ika-mika latza izan da Parlamentuan Patxi Lopezen eta Gatzaetxebarriaren artean.

    Ika-mika latza izan da Parlamentuan Patxi Lopezen eta Gatzaetxebarriaren artean. Argazkia: EITB

Ricardo Gatzagaetxebarria EAJko parlamentariak Patxi Lopez lehendakariari esandako iraina erretiratu du Radio Euskadiko 'MQP' irratsaioan izandako eztabaida politikoan. Ostiral honetan ika-mika latza izan zen Legebiltzarrean eta EAJko legebiltzarkideak "ezjakin" deitu zion lehendakariari.

Gatzaetxebarriak azaldu duenez, Legebiltzarrean "auzi desberdinen gainean eztabaida bat izan zen" eta defizit publikoari eta Eusko Jaurlaritzako aurrekontuei buruz galdetu zion Patxi Lopezi. "Lehendakariak eztabaida tenkatu zuen, profetarena eta iruzur egin izana leporatu zidan", esan du.

"Nire txandan eztabaidatzen ari ginen datuen gainean ez zekiela ezer egotzi nion eta hori dela eta, ezjakin esan nion", azaldu du EAJko legebiltzarkideak. "Nire ustez, Patxi Lopez ez da ezjakin; momentu hartan eztabaidatzen ari ginen informazioaren gainean ezjakina zela esan nahi nuen", zehaztu du.

"Ez dut lehendakaria iraintzeko asmorik eta ez dut ere hitz hura erretiratzeko arazorik. Halaber, horrela egingo dut Legebiltzarraren saio hartako aktan agertu ez dadin", azpimarratu du.

Pastorrek jokaera eskertu dio

Bestalde, Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak jokaera eskertu dio buruzagi jeltzaleari "ezjakin" hitza erretiratu duelako. "Ohoratu egiten dio jokaerak, izan ere, nik publikoki eskatu egingo nion. Pozten naiz eta PSE-EEtik, gainera, barkamena onartzen diogu; gertaera hau itxitzat ematen dugu", adierazi du.

Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa