Albisteak

Politika

Politika

Polizia-operazioa

Frantziako Poliziak bi ahizpa atxilotu ditu Senperen

Erredakzioa

2012/02/14

Espekulazioaren kontra egindako kale-erasoak leporatzen dizkiete Nahia eta Odre Lacroixi eta haien etxebizitza miatu dute Lapurdiko udalerrian

Frantziako Poliziak bi ahizpa atxilotu ditu gaur goizean espekulazioaren kontrako kale-erasoak egitea leporatuta Senperen (Lapurdi), Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Nahia eta Odre Lacroixen etxebizitza miatu dute goizaldetik, aipatu iturriek azaldu dutenez.

Terrorismoaren kontrako Polizia izan da bi emakumeak atxilo eraman dituena eta Senpere eta Ahetze arteko errepidea itxi egin dute polizia-operazioa egiteko. Nahia eta Odre Lacroix Pauera eraman dituzte goizean.

30 pertsona inguru ahizpen etxebizitzaren kanpoaldean bildu dira atxiloketa salatzeko eta Poliziak bi emakumeak eraman dituenean, istiluak sortu dira. Poliziak negarra eragiteko gasa erabili du kontzentrazioan parte hartzen ari zirenak uxatzeko.


Publizitatea
  

Joera

  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 28

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 29

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 30

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 31

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa