Albisteak
Politika
Sarai Campo
2009/02/19
Pizgailuak, gozokiak, puxikak edota txapak izango dira euskal alderdiek kanpaina honetan erabiliko dituzten produktuetako batzuk. Krisi ekonomikoak alderdien aurrekontuak mugatu dituen arren, batzuek umorea erabili dute eta datorren “ekaitzari” aurre egiteko “superbizitzeko kitak” eskainiko dituzte.
Euskal alderdiek euren esku dauden tresna guztiak erabiliko dituzte martxoaren 1a baino lehen hautesleengana iristeko. Hitzaldi, esku-orri informatibo eta kartelez gain, alderdiek garrantzia handia eman diote merchandising-ari.
Alderdietako kanpaina arduradunek euren alderdiak herritarrei helarazi nahi dien mezua ondoen islatuko dituzten produktuak aurkitzen saiatu dira, baina badira ohiko opariak egingo dituztenak ere.
EAJk; pizgailuak, intsigniak, puxikak, gozokiak eta boligrafoak prestatu ditu ostiralean hasiko den kanpainan banatzeko. Horrez gain, azken unerako utziko dituzten beste hainbat opari ere badituzte.
Sozialistek, berriz, ohiko arrosak banatuko dituzte 100.000 etxebizitzetan eta hautagai sozialistek hiru lurraldeetan egingo dituzten ekitaldi publikoetan.
Gainera, 15.000 pospolo-kaxa banatuko dituzte landare mota ezberdinak hazteko, 15.000 koloreetako margo-kutxa, 80.000 arkatz, 25.000 intsignia eta 150.000 gozoki.
PPk ere oparien kanpainari eutsiko dio aurrekontuan iaz baino 4.000 euro gutxiago izango dituen arren. Aurten; boligrafoak, pizgailuak, puxikak eta gozokiak (azukrearekin eta azukrerik gabe) banatuko dituzte. Gainera, karta-sortak eta baloiak ere banatuko dituzte.
Gainera, PPk eta PSOEk denda birtualak dituzte, besteak beste, MP3a duten eguzkitako betaurrekoak, emakumezkoentzako zapiak, padelerako palak, poloak eta gorbatak Antonio Basagoitik nagusitzen duen alderdiaren kasuan, eta atrilak eta ohiko hitzaldietan erabiltzen dituzten hornigarriak Lopezen alderdiaren kasuan.
Ezker Batuak ''''pen driveak'''' banatuko ditu euren programa azaltzeko erabili behar den paper mordoa aurrezteko. ''''Ezkerrekoa izatearen urguilua'''' lelopean, gozokiak, boligrafoak, pizgailuak, agendak eta kamisetak ere banatuko dituzte.
Eusko Alkartasunak ohiko produktuak baztertzea erabaki du, bere ustez ez direlako eraginkorrak, eta krisialdiaren aurrean ''''superbizitzeko kita'''' aurkeztu dute.
Euren leloa ''''Euskal Herria eraikitzeko beste modu bat dago'''' da, eta horretarako, kasko horiak, ''''krisiaren aurkako'''' 7.500 zira eta pegatinak banatuko dituzte.
Aralarrek ere ekin dio merchandising kanpainari eta horretarako, boligrafoak eta gozokiak banatuko dituzte. Gainera, euren Interneteko ataritik kanpainako abestia deskargatzeko gonbitea egingo dute.
Rosa Diezek nagusitzen duen UpyD alderdiak ''''arreta piztu'''' nahi du jendeak alderdi berri hau ezagutu dezan. Horretarako, euritakoak, fularrak, karpetak, pen-driveak, boligrafoak, motxilak, telefono mugikorretarako estalkiak eta gaileta gozoak banatuko dituzte.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
13:30 2012/05/23
KIROLAK
2. B: Lugo - Eibar
18:00 2012/05/27
Joera
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Igandea 27
Ikusiena
Vídeo El Conquistador | Asamblea: David, Lobo e Ibon, nominados
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo | 'El Conquis 2012' más ardiente que nunca, esta noche en ETB-2
Vídeo El Conquistador | La inmunidad en las fichas: Yeray, vencedor
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo El Conquistador | Entre cocos y naranjas anda el juego
Finlandiako bideoak | Tzanpionza | Kiroletan sortzen diren borrokak
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo El Conquistador | Yeray recibe una videoconferencia como premio
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
'Nire nia baino ez dut', sormen eta esperimentazio lana | Audioa
GBB-CLA (88-90): Narración final de Muntión y 'el toquecito' del Madrugador
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Miguel Ángel Revilla: 'Me encontré cagando al Rey Harald de Noruega'
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo Un trabajador de Celsa Atlantic caminará hasta Barcelona
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo accidente en Soraluze | Rescatada tras caer al río con su coche
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Video Koparen Bila: Mensaje de los jugadores del Athletic a la afición
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo del Athletic | La Copa de 1984, último título del Athletic
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
DJ Tiestoren bideoklip berria: We Own The Night | bideoklipa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Satisfaction kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
You and I abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Saturday Night abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra