Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Eusko Jaurlaritzaren dekretua

Ikasketak euskaraz egitea nahikoa izango da hizkuntza-maila frogatzeko

Erredakzioa

2012/03/23

Salbuespenetarako dekratua apirilean sartuko da indarrean eta atzeraeraginezko izaera izango du 2008ko apirilaren 16tik aurrera lortutako tituluen kasuan.

  • Celaa (erdian) eta Urgell (esk) sailburuek azaldu dute dekretuaren nondik norakoak.

    Celaa (erdian) eta Urgell (esk) sailburuek azaldu dute dekretuaren nondik norakoak. EITB

Iruzkinak

Apiriletik aurrera, ikasketak euskaraz egin dituztenek ez dute hizkuntza-eskakizuna frogatzeko azterketarik egin beharko. Izan ere, apirilaren 3an indarrean izango da Eusko Jaurlaritzaren salbuespen-dekretua.

Exekutiboaren arabera, dekretuak iraultza ekarriko du euskararen normalizazio prozesura.

Salbuespenak, hala ere, mailak izango ditu, eta egindako ikasketen mailan oinarrituko da. Gauzak horrela, unibertsitate-ikasketen % 60 baino gehiago euskaraz egin dituen pertsona batek ez du C1 edo EGA mailako azterketarik egin beharko.

Ikasketen % 40 baino gutxiago euskaraz egin dutenek, aldiz, graduaren amaierako proiektua euskaraz egin eta 12 kreditu ere euskaraz ikasi beharko dituzte.

Normalizazioaren aldeko apustua
Batxilergoko edo Lanbide Heziketako ikasketen % 50 eginez gero, B2 hizkuntza-eskakizuna izango dute.

Isabel Celaá Hezkuntza sailburuaren arabera, Jaurlaritzaren dekretua euskararen normalizazioaren aldeko apustu garbia da.

Salbuespen-dekretua indarrean sartuko da apirilean eta atzeraeraginezko izaera izango du 2008ko apirilaren 16tik aurrera lortutako tituluen kasuan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#