Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Gizarteratze plana

Gregorio Ordoñezen arreba ostiralean bilduko da Valentin Lasarterekin

Erredakzioa

2012/06/18

Bilera Barne Ministerioaren gizarteratze planean sartuta dago, eta Zaballako kartzelan izango da.

  • Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte.

    Consuelo Ordoñez eta Valentin Lasarte. Argazkia: EITB

Iruzkinak

Consuelo Ordoñez, Gregorio Ordoñez PPko zinegotziaren (ETAk hil zuen 1995ean) arreba, ostiralean bilduko da Valentin Lasarterekin, anaia hil zuen ETAko kideetako batekin.

Consuelo Ordoñezek azaldu duenez, bilera Zaballako kartzelan (Araba) izango da, eta bere bizitzako "une zailenetako" bati aurre egin beharko dio.

Gregorio Ordoñezen arrebak esan du komunikabideei egun bat geroago erantzungo diela Gasteizen egingo duen prentsaurreko batean, Terrorismoaren Biktimen kolektiboak hala eskatuta.

Bilera Barne Ministerioak presoak gizarteratzeko martxan jarri duen planean sartuta dago, eta, besteak beste, terrorismoaren biktimen eta ETAko kideen arteko bilerak hartzen ditu.

Consuelo Ordoñezek Lasarterekin biltzea eskatu zuen hark barkamena eskatzeko, anaia hiltzea eragin zuen atentatuagatik.

Halaber, "gizarteratze ereduari" buruzko zalantzak zituela esan zuen, Valentin Lasarte "epaiketetan inoiz ez duelako gogoratu" nor izan zen komandoan izan zuen laguna.

Gregorio Ordoñez Gipuzkoako PPko zinegotzia eta Euskadiko PPko bozeramailea izan zen, 1995eko urtarrilaren 13an Udaleko lankide batzuekin Donostiako Alde Zaharreko jatetxe batean bazkaltzen ari zela hil zuten arte.



Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa