Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Sortu legeztatu dute

Ezker abertzalea: 'Bakerako bidean aurrera egiteko aukera bat da'

Erredakzioa

2012/06/20

Sortuko sustatzaileek prentsaurrekoa eskainiko dute ostegun honetan, epaia baloratzeko.

  • Maribi Ugarteburu. EFE

    Maribi Ugarteburu. EFE

Iruzkinak

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak adierazi du Sorturen legalizazioa ez dela "oparia" izan, baizik eta "bakerako bidean aurrera egiteko aukera bat".

Twitterren idatzitako iruzkin batean, buruzagi abertzaleak nabarmendu egin du "Sortu legezkoa" dela.

Pernando Barrenak presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea eskatu du: "Zorionak 10 urteko ilegalizazioei aurre egin dieten guztiei, zuena da garaipena. Orain, presoak etxera", twitteatu du.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatua pozik agertu da, eta euskal gizarteak "legalizazioa" eskatzen zuela gaineratu du.

Jone Goirizelaia abokatu eta ezker abertzaleko bozeramaileak esan du epaia "albiste ona" dela Euskal Herriarentzat. Izan ere, "une politiko honetan, ez du zentzurik alderdi politikoak legez kanpo uzteak". Halaber, Konstituzionalaren argudioek Bateragune auziko epaia ezerezteko balio izatea espero du.

Ser irrati-katean egindako adierazpenetan, Goirizelaiak azpimarratu du legalizazioak "Espainiako Estatuarentzat ere" izan beharko lukeela albiste ona.

Sortuko sustatzaileak, ostegun honetan

Bestalde, Sortuko sustatzaileek agerraldia eskainiko dute ostegun honetan, epaia baloratzeko.

Prentsaurrekoa 11:30ean izango da, Bilboko Abando hotelean.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#