Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Ekitaldia Gernikako Arbolan

Amaiurrek 'atsekabea' adierazi die 'indarkeria guztien biktimei'

Erredakzioa

2012/06/27

Koalizio abertzaleak ekitaldi bat egin du Gernikako Arbolaren aurrean, Kongresuak ETAren biktimak omentzeko antolatutakoaren alternatiba gisa.

Iruzkinak

Amaiur koalizio abertzaleak "atsekabe zintzoena" adierazi die "azken hamarkadetan jazotako indarkeria mota guztien biktimei".

Amaiurreko zortzi diputatuek eta bi senatariek ekitaldi bat egin dute gaur Gernikako Arbolaren aurrean, Diputatuen Kongresuak ETAren biktimak omentzeko antolatutakoaren alternatiba gisa.

Ekitaldian, koalizioak adierazpen bat irakurri du, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.

Testuan, Amaiurrek "partzial"tzat jo du Kongresuko ekitaldia, ez baitu aintzatesten "biktima guztien sufrimendua", eta ez duelako "ekarpen positibo"rik egiten.

Koalizioak "konpromiso irmoa" agertu du "bide demokratikoekin eta baketsuekin", eta berretsi du "errefusatu" egiten dituela "indarkeriaren erabilera eta mehatxuak".

Halaber, helburu nagusietako bat "bakea eraikitzea" dela gaineratu du, baina "bake partekatua, denok irabazle izan gaitezen".

Amaiurrek uste du kalte-ordainak biktima "guztiei" eman behar zaiela, eta "Euskal Herrian izan diren indarkeria mota guztiei buruzko egia ezagutu behar dela".

"Elkarrekiko errespetua oinarri duen adiskidetzea sustatu nahi dugu", esan du.

Agiria irakurri eta gero, Amaiurreko ordezkariek minutu bateko isilunea egin dute, biktimen omenez.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#