Albisteak

Politika

Politika

Jaurlaritzaren inkesta

EAJk irabaziko ditu hauteskundeak, baina PSEri alde txikia aterata

Iker Gomez

2009/02/20

Jeltzaleek 27 eserleku lortuko lituzkete, sozialistek 26, PPk 13, EAk 4, Ezker Batuak 3 eta Aralarrek 2. UPyDk ez luke ordezkapenik izango hurrengo Legebiltzarrean.

EAJk eta PSE-EEk berdinketa teknikoa lortuko lukete datozen hauteskunde autonomikoetan, Jaurlaritzak gaur argitaratu duen inkestaren arabera. Jeltzaleek 27 eserleku lortuko lituzkete eta sozialistek, berriz, 26. 2005. urteko emaitzetan PNV-EA koalizioak 29 ordezkari eskuratu zituen eta PSE-EEk, 18.

Ikertalde enpresak egindako txostenaren arabera, EAJk hauteskundeak irabaziko ditu eta 27 ordezkari izango ditu hurrengo Legebiltzarrean. PSE-EEk, berriz, 26 eserleku izango lituzke.

PPk bi ordezkari galduko lituzke (13rekin geldituko da inkestaren arabera), EAk lau legebiltzarkide izango lituzke, Ezker Batuak 2005eko emaitza errepikatuko luke (3 ordezkari) eta Aralarrek bi eserleku izango lituzke (orain arte bakarra zeukan). Dokumentuaren arabera, UPyDk ez luke ordezkaririk lortuko.

Lurraldeka, EAJ Bizkaian irabaziko luke (11 legebiltzarkide), eta 8 ordezkari lortuko lituzke Gipuzkoan eta Araban. PSE-EEk, berriz, Gipuzkoan eta Araban garaile izango litzateke (9 ordezkari Lurralde bakoitzean), eta zortzi eserleku lortuko lituzke Bizkaian.

Informazio bilketa 2009ko otsailaren 5a eta 16a bitartean egin zen, galdesorta egituratu eta itxia erabiliz. Guztira, 3.332 pertsona elkarrizketatu zituzten EAEko hiru Lurralde Historikoetan.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa