Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Polemika

Barne ministroak operazioa aurreratzea 'onartezina' da Frantziarentzat

Erredakzioa

2012/07/04

Fernandez Diaz ministroak egunean zehar ''ETArekin zerikusia duen albiste ona'' izango zela aurreratu du. Adierazpenak gogor kritikatu ditu Frantziako Poliziak.

Iruzkinak

Frantziako Poliziak gogor kritikatu du Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak goizean egindako adierazpenak. Izan ere, egunean zehar ''ETArekin zerikusia duen albiste ona'' izango zela aurreratu du ministroak elkarrizketa batean, Frantziako Poliziak Juan Maria Mujika Dorronsoro atxilotu baino ordu batzuk lehenago.

ABC Punto Radio irratian egindako adierazpen horietan, gainera, joan den astean Poliziak ETAko ustezko sei kide atxilotu zituela gogora ekarri du. ''Marka da'', esan du Jorge Fernandez Diazek.

Adierazpen horiek ''onartezinak'' direla esan du Frantziako Poliziak, horren ustez operazio baten inguruko informazioa aurreratu baitu hitz horiekin. ''Izan zitekeen Barne ministrorik txarrena da'', esan dute.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa