Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Kontu Publikoak

Lehendakaria: 'Krisia ez da autogobernua desegiteko aitzakia'

Erredakzioa

2012/07/09

Patxi Lopezen ustez, "batzuen kudeaketa txarra" ezin da autonomi eskumenen aurka egiteko "aitzakia" izan eta autogobernuak Euskadiren garapena eta ongizatea ekarri dituela defendatu du.

Iruzkinak


Patxi Lopez lehendakariak autogobernuak Euskadiren garapena eta ongizatea ekarri dituela aldarrikatu du eta, hortaz, krisi ekonomikoa edo "batzuen kudeaketa txarra" autogobernuarekin bukatzeko "aitzakia" bezala ezin daitezkeela erabili azaldu du.

Patxi Lopez lehendakariak autogobernuak Euskadiren garapena eta ongizatea ekarri dituela aldarrikatu du eta, hortaz, krisi ekonomikoa edo "batzuen kudeaketa txarra" ezin daitezkeela autogobernuarekin bukatzeko "aitzakia" bezala erabili esan du.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Jose Ignacio Martinez Churiaque presidenteak eta Jose Miguel Bonilla presidenteordeak karguak berritu dituzte gaur Gasteizen, eta Lopez izan da ekitaldi horren buru.

Lopezek erakunde horrek erakunde publikoen kudeaketaren gardentasuna kontrolatzeko duen garrantzia azpimarratu du, eta ekitaldi hauekin "Euskadiko autogobernuaren balioa" berresten dela esan du.

Azken hilabeteetan egin duen bezala, batez ere Rajoyren Gobernuak osasun eta hezkuntza alorretan murrizketak bultzatu ostean, lehendakariak Gernikako Estatutuaren marko juridikoa eta politikoa eta autonomia erkidegoak Estatutuari esker dituen eskumenak defendatu ditu. Horren arabera, euskal autogobernuari esker lortu dugu gaur egun dugun "garapen, ongizate eta elkarbizitza maila".

Horrez gain, erakundeek dirua "behar ez duten lekura" ez bidaltzeko, Herri Kontuen Euskal Epaitegia bezalako organismoek egiten duten kontrolaren garrantzia goraipatu du Lopezek.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#