Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Inkesta

PSE eta PP gehiengo absolutuaren atarian, baina boto gehien EAJk lortuko ditu

Eriz Lotina

2009/02/21

Deia eta Diario de Noticias taldeko egunkariek egindako galdeketaren arabera, EAEko hauteskundeen irabazlea EAJ izango litzateke berriro, 28 edo 29 eserleku eskuratuta.

EAJk eskuratuko ditu eserleku gehien Noticias taldeko inkestaren arabera. Baina PSEk eta PPk botoak batzen badituzte gehiengo absolutuaren atarian geldituko dira, ETBk jakitera eman duenez.

Hauteskunde-kanpainako azkeneko asteburu honetan inkestak nonahi izango ditugu. Gaur Deia eta Diario de Noticias taldeko egunkariek atera dute beraiena, eta horien arabera, PSEk, PPk eta UPyDk botoak gehituko balituzte gehiengo absolutua lortuko lukete.

Martxoaren 1ean, hala ere, babes gehien lortuko lukeen alderdia berriz ere Eusko Alderdi Jeltzalea izango litzateke. 28 edo 29 eserleku ematen dizkio galdeketak, duela lau urte EArekin koalizioan lortu zituen beste.

Alderdi Sozialistak 24 edo 25 lortuko lituzke, 2005ean lortutakoak baino sei edo zazpi gehiago. Babesa galduko lukeena, Alderdi Popularra izango litzateke, izan ere, 15 ordezkari izatetik 11 edo 12 lortzera pasako litzateke.

Eusko Alkartasunak ere indarra galduko du, inkestaren arabera. Bat eta hiru eserleku bitartean ematen dizkio galdeketak. EAJrekin koalizioan lortu zituenen erdiak baino gutxiago. Ezker Batuak, ostera, bere hiru ordezkariak mantenduko omen ditu.

Aralar, ezustekoa

Ezustekoa Aralarrek emango du, Noticias taldeko inkestak lau edo bost eserleku ematen baitizkio. Azkeneko lau urteetan ordezkari bakarra izan du Legebiltzarrean.

Gasteizen estreinatuko dena UPyD alderdia da, baina eserleku bakarrarekin. Gainera, 115.000 lagunek baliogabeko botoaren alde egingo dutela esan du inkestak eta 240.000 bat oraindik ez dutela erabaki zer bozkatuko duten. Hori bai, parte-hartzea oso altua izango omen da, % 73koa, 2005ean baino bost puntu gehiago.




webcam

Webcam Vitoria-Gasteiz

  • - Plaza del Castillo, Pamplona
  • Webcam Donostia-San Sebastián
  • Ap-68: Altube, hacia Zaragoza
  • N-1:  Olaberria, hacia Irun
  • N-1: Andoain, hacia Madrid
  • - Playa de Sopelana
  • - Playa de Zarautz 3
  • - Playa de la Concha 2 (Donostia-San Sebastián)
  • - Bahía de Gorliz
  • Webcam de Bilbao -Artxanda-
  • - Gorbea desde Vitoria-Gasteiz
  • - Ayuntamiento de Baiona
  • Bi-637: Corredor Uribe Kosta, zona Mimenaga
Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa