Albisteak

Politika

Politika

Hauteskundeak EAEn

EAJren eta PSEren emaitza berdintsuak nabarmendu dituzte egunkariek inkestetan

Iker Gomez

2009/02/22

El Correok, El Diario Vascok, El Paisek, El Mundok, La Vanguardiak eta ABCk datozen hauteskundeen inguruko txostenak argitaratu dituzte gaurkoan.

Euskal Autonomia Erkidegoan argitaratzen diren hiru egunkarik hauteskunde inkestak argitaratu dituzte gaur datozen hauteskunde autonomikoei begira . Bertan, EAJ eta PSE-EEren arteko emaitza parekatuak nabarmentzen dira. Hala ere, jeltzaleek hauteskundeak irabaziko dituztela adierazten dute hiru inkestek, baita PP eta EAren jaitsiera eta Aralarren ordezkaritzaren igoera ere.

Ikerfel enpresak El Correo eta&' || 'nbsp;El Diario Vasco egunkarientzat egindako inkestaren arabera, EAJk 27-29 eserleku lortuko ditu datorren hauteskundeetan. PSE-EEk, berriz, 26-28 legebiltzarkide izango ditu (aurreko Legebiltzarrean 18 ordezkari izan zituzten). PPk beherakada nabarmena pairatuko luke (15 eserlekutik 11-12 izatera) eta Eusko Alkartasunak 2 eta 4 ordezkari artean izango ditu. EAk Bizkaian daukan ordezkaritza galtzeko arriskua ere nabarmentzen du inkestak.

Ezker Batuak 2-3 eserleku izango ditu (orain arte 3 ordezkari izan ditu), eta Aralarrek ere 3 legebiltzarkide lortuko ditu. Ikerfelen emaitzen arabera, UPyDk legebiltzarkide bat eskuratuko luke.

Inkestan parte hartu duten hiritarren %38k, EAJ-EA-EB eta Aralar alderdiek osatutako Eusko Jaurlaritza berri baten alde egin dute. Beste %32 batek EAJk eta PSE-EEk osatutako Gobernua nahiago izango lukete.

El Pais-en inkesta

Metroscopia enpresak egin du gaur El Pais egunkariak argitaratu duen inkesta. Dokumentuaren arabera, EAJk hauteskundeak irabaziko ditu (27 eserleku), PSE-EEk 26 ordezkari eskuratuko ditu, PPk 13-14, Ezker Batuak 3, EAk beste 3, Aralarrek 2 eta UPyDk, 1.

El Paisek argitaratutako inkestaren arabera, euskal herritarren %65k "beharrezkotzat" ikusten du EAEn aldaketa politikoa. %28k, berriz, kontrakoa esan du. EAJk eta PSEk osatutako Gobernua nahi du hiritarren %33k. %8a PSE-PPren arteko bat-egitearen alde agertu da.

Ikerketa honen aburuz, Ibarretxe da hautagairik baloratuena (5,5), ondoren Patxi Lopez (4,6) eta Antonio Basagoiti (3,2). Gainerako hautagaien baloraziorik ez du argitaratu El Paisek.

El Mundorentzat egindako inkesta

El Mundok ere inkesta argitaratu du gaurkoan. Honen arabera, EAJk 27-29 eserleku lortuko ditu. Bigarren alderdia PSE-EE izango da (22-25) eta, ondoren, PP (12-14), EA (3), EB (3), UPyD (2) eta Aralar (2) datoz.

Herritarrek Ibarretxeri 5,76ko nota eman diote, 4,6 Patxi Lopezi, 4,4 Aintzane Ezenarrori, 4,12 Unai Ziarretari, 4,05 Javier Madrazori, 3,4 Gorka Maneirori eta 3,26 Antonio Basagoitiri.

ABCren galdeketa

DYMek ABC egunkariarentzako egindako galdeketaren arabera, PSEk 25 eta 26 eserleku artean lortuko lituzke eta PPk 13. Bitartean, EAJk ordezkari bat gehiago lortuko luke Legebiltzarrean, 30 eskuratuta.

La Vanguardiaren inkesta

EAJ eta Gobernuko gainerako bazkideak gehiengo absolutuaren atarian dira, Noxa Institutuak egindako inkestaren arabera. Hala ere, PSEk gora egingo luke, 26 edo 27 eserleku lortuta.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa