Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Manifestua

PSEren inguruko 400 pertsonek Gobernuaren aurrean eusteko eskatu dute

Erredakzioa

2012/07/20

Mercedes Arbaiza EHUko historialaria izan da dokumentua aurkezteko arduraduna. Bilbon aurkeztutako manifestuak “publikotasunaren aldeko oihu bat” izatea du helburu.

  • "Publikoa"ren aurkezpenaren argazkia. PSEren webgunetik ateratako argazkia

Iruzkinak

Euskadiko alderdi sozialistaren inguruko arlo ezberdineko 400 pertsonek ‘Publikoa’ izeneko manifestura atxikitu dira. Dokumentu horretan Mariano Rajoyren Gobernuak zerbitzu publikoen aurka egiten ari den eraispena kritikatzen da.

Sinatzaileen artean Luis Etxenike, Ramiro Pinilla, Felipe Juaristi, Juan Bas, Jose Ibarrola edo Javier Gonzalez de Durana bezalako artista eta idazleak, Imanol Zubero eta Fernando P. Cossío EHUko irakasleak edota mediku, langabetu zein ekonomilariak daude.

Mercedes Arbaiza EHUko historialaria izan da dokumentua aurkezteko arduraduna. Bilbon aurkeztutako manifestuak “publikotasunaren aldeko oihu bat” izatea du helburu. Azaldu duenez, sinatzaileen artean Gobernuak era “lotsagarri” baten bitartez zerbitzu publikoak eraisten ari denaren sentsazioa hedatu da. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen dute publikotasunaren aldeko gehiengo sozial bat sortzea.

Ongizatearen Estatuaren suntsiketa

“Ongizate sozialaren aurka inoiz ezagutu izan dugun eraso handienaren aurrean sortu den sumindura, protesta eta erantzun sozialaren part sentitzen gara. Lortzea eta mantentzea hainbeste denbora kostatu zaigun gizarte eredu honek berdintasuna eta askatasuna bermatu digu aldi berean orain arte”, adierazi du.

“Doitasunaren diskurtsoaren atzean Ongizatearen Estatuaren suntsiketa gordetzen da. Hartzen ari diren neurriak ez dira ez doitasun neurriak ezta murrizketak. Guzti honen atzean ezkututako agenda bat gordetzen da, eta horren helburua beste gizarte eredu bat ezartzea da, orain artekoa baino askoz txarragoa eta ezberdintasunean oinarritutakoa", gaineratu du.



Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#