Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Elkarrizketa

Uxue Barkos, buruko zapirik gabe

Erredakzioa

2012/08/01

"Kaletik burusoil joango ez nintzela agindu nion nire semeari, baina orain zapirik gabe joateko moduan nago, ezta?", azaldu du El Pais egunkariari eskainitako elkarrizketa batean.

  • Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua, buruko zapirik gabe.

    Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua, buruko zapirik gabe. Argazkia: elpais

Iruzkinak

Uxue Barkos lehendabiziko aldiz buruko zapirik gabe ikusi ahal izan dugu. Bularreko minbizia gainditzeko duen kemena eta ausardia erakusten duten keinu adierazgarria izan da publikoki buruko zapirik gabe agertu izana.

El Pais egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Gero Baiko diputatuak azaldu du bere semeak hala eskatuta ez duela gaur arte buruko zapia kendu.

“Beroa dela eta, ezin nuen gehiago. Eta, egia esan, zapirik gabe ateratzeko moduan nagoela iruditzen zait, ezta? Bederatzi urteko semeari agindu nion ez nintzela kalera burusoil aterako. Etxean zapirik gabe eta ilerik gabe ikusten ninduen, baina kalera horrela ez ateratzeko eskatu zidan”, azaldu du.

Alabaina, duela egun batzuk ondokoa galdetu zion: “Zer iruditzen zaizu amatxo horrela ateratzen bada?” Eta semeak oniritzia eman zionez, buruko zapia, normaltasun osoz, albo batean utzi du Uxue Barkosek.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#