Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Azken ordua

Indarkeria zantzuak dituen gorpu bat aurkitu dute Gasteizko garaje batean

Itxi

Politika

Herrirak deitutakoa

Pedraz epaileak Uribetxebarriaren aldeko manifestazioa debekatu du

Erredakzioa

2012/08/17

Epailearen hitzetan, protestaren helburua "ETAko kide izateagatik zigortutako pertsona goratzea da".

  • Uribetxebarriaren aldeko ekintzak areagitu egin dira azken egunetan.

    Uribetxebarriaren aldeko ekintzak areagitu egin dira azken egunetan. Argazkia: EITB

Iruzkinak

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Iosu Uribetxebarriaren alde larunbaterako deitutako manifestazioa debekatzeko erabakia hartu du. Manifestazioak Bilbon izan behar zuen eta Herrirak deitu zuen ostegunean. Epailearen ustez, protestak "borroka armatua" goratzeko helburua du eta hori delitua izan daiteke.

Magistratuak Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) eskatuta hartu du erabakia, Fiskaltzaren oniritziarekin. Epailearen autoak dioenez, manifestazioaren helburua "ETAko kide izateagatik zigortutako pertsona goratzea da, egindako delituak txalotuz, babestuz edo justifikatuz, eta, bide batez, borroka armatua goratuz".

Uribetxebarria gose-greban da, 10. egunez, kartzelatik askatzeko eta minbizia artatzeko eskatzeko.

Auzitegiko medikuaren txostena

Bestalde, Pedrazek berak Fiskaltzaren eskaera onartu eta auzitegiko medikuaren txostena eskatzea erabaki du, Iosu Uribetxebarriaren osasun egoera zein den jakin eta minbizia kartzelako osasun-zerbitzuek arta dezaketen ala ez jakiteko.

Epaileak presoaren gaixotasunaren garapenaz, "epe labur-ertainerako pronostikoaz", eta tratamendua egiteko epe eta leku egokiez galdetu du.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#