Politika
Erredakzioa
2012/08/18
Neurria halabeharrezko pausoa da ETAko presoa baldintzapean aske uzteko. Mediku-txostenen arabera, presoa urtebete baino lehenago hiltzeko % 90eko probabilitatea dago.
Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak ostiral honetan hirugarren gradua eman dio minbizia duen Josu Uribetxebarria ETAko presoari, Espetxeetako iturriek jakitera eman dutenez.
Zaballa kartzelako (Araba) Tratamendu Batzordeak Donostia Ospitalean dagoen Uribetxebarriari hirugarren gradua ematearen aldeko informazioa eman ostean hartu dute erabakia.
Orain Uribetxebarriak baldintzapeko askatasuna eskatu ahal izango du, eta horren inguruan Espetxeetako Zuzendaritzak ere iritzia eman beharko du, halere, azken hitza Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxeratuen zaintzako Epaitegiko epaileak izango du.
Hirugarren gradua Espetxe Araudian indarrean dagoen 104.4 artikuluaren arabera hartu dute, horrek preso bati giza arrazoiengatik edo gaixotasun larriengatik hirugarren gradua ematea dakar.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak, Castro ordezkatzen ari denak, Uribetxebarriaren osasun egoeraren inguruko xehetasunak jakiteko Auzitegiko txosten bat eskatu du, duen minbizia kartzelako ospitaleko zerbitzuek tratatu ahal duten erabakitzeko.
Gainera, Ainhoa Baglietto Uribetxebarriaren abokatuak epaileari behin Espetxeetako Zuzendaritzaren erabakia jakinda, bere erabakia lehenbailehen ematea eskatu du presoa aske geratzearen inguruan.
Abokatuak esan du ez dela beharrezkoa gaixoaren egoera larria ikusita, astelehenera arte itxarotea, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak atzo azaldu zuen moduan.
Halaber, Espetxeetako Zuzendariak Epaitegiari presoaren inguruko gogoeta bat egiteko eskatu dio honako puntu hauetan: Lehenengo eskaera “bere delituen biktimetatik eta senideetatik urrun egotea” da. Bigarrena, indarkeria goraipatzen den manifestazioetan “era aktiboan edo pasiboan parte hartzea” eta horren inguruko adierazpenak egitea debekatzea, baita terrorismoaren biktimen mespretxua eragin dezaketen adierazpenak egitea ere.
Fiskalak Auzitegiko txostenari itxarongo dio hirugarren gradua errekurritu edo ez erabakitzeko
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ez du Espetxeetako Zuzendaritzaren erabakia errekurritu edo ez erabakiko Uribetxebarria kartzelan tratatu daitekeen dioten Auzitegiko txostenak izan arte.
Fiskaltzatik jakitera eman dutenez, Espetxeetako Zuzendaritzak Uribetxebarriari hirugarren gradua eman arren, Ministerio Publikoak ez du ebazpenari helegiterik jarri edo ez erabakiko Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak eskatutako Auzitegiko txostena izan arte.
EH Bildu, gaixorik dauden beste 13 presoren askatasunaren alde
EH Bilduk esan du Josu Uribetxebarria libre geratzen denean, gaixotasun larria duten beste 13 presoren askatasuna aldarrikatuko duela.
Maribi Ugarteburuk eta Oskar Matutek gogorarazi dutenez, oraindik 13 preso daude larri gaixotuta kartzeletan.
Azaldu dutenez, Uribetxebarria "Arrasatera, etxera, iristen denean arnasa hartuko dugu sakon" eta, "indarrak berriro bildu eta gero" larri gaixorik dauden beste 13 presoak "berehala askatzea eskatuko dugu".
EH Bilduren bozeramaileek PPren Gobernuari leporatu diote Uribetxebarriaren "egoera larriaren" ardura, eta "pertsona baten bizitzarekin jolastea" egotzi diote.
8 atxilotu Donostian
Zortzi pertsona atxilotu dituzte gaur goizean Donostian desordena publikoak leporatuta, Uribetxebarriaren askatasuna aldarrikatzeko PPk Amaran duen egoitzaren parean katez lotu direlako.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 11:10 aldera gertatu dira atxiloketak. 30 pertsona inguruk kontzentrazioa egin dute, agintariei "jakinarazi gabe", eta PPren egoitzaren parean katez lotu dira.
Gainera, atxilotuetako bat auzipetu egin dute kontzentrazioa egingo zela agintariei ez jakinarazteagatik, aipatu iturriek zehaztu dutenez.
Ertzaintzak berehala desegin du kontzentrazioa eta lotuta zeudenak askatu ditu, izan ere, protestariek ez dute erresistentziarik jarri.
Urtebetean hiltzeko % 90eko probabilitatea
Josu Uribetxebarria ETAko presoaren egoeraren inguruko medikuen txostenaren arabera, “dagoen egoeran, gaixoen erdiak baino gehiago bederatzi hilabete pasatu baino gehiago hil ohi dira, eta urtebetera bizirik egoteko aukera % 10ekoa da”.
"Gaixoaren pronostikoa oso larria da. Zientziako literatura erabiliz gero, prozesuak ez du atzera bueltarik “, dio ostegun honetan Osakidetzako Batzordeak egindako dokumentuak.
Modu honetan, presoak kartzelatik irteteko Espetxeak ezarritako baldintza betetzen du, 2000 urtean medikuen txosten bat bidaltzeko irizpideak jartzen diren gutun baten arabera. Horrek dioenez, preso bat kartzelatik kanpo utziko dute, tratamendua jaso arren, hiltzeko arriskua urtebetean % 10 baino handiagoa bada eta bost urtean % 50 baino handiagoa bada.
Gutun hori Angel Yuste Espetxeetako zuzendari nagusiak idatzi zuen 2000ko urtarrilaren 11n.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Josu Uribetxebarria ETAko presoari hirugarren gradua ezartzea aztertzea eskatu dio Espetxe Zuzendaritzari.
Uribetxebarriaren abokatuak aurkeztutako idatziei erantzunda gaur publikatutako probidentzia batean, epaileak Espetxe Araudiko 104.4. artikulua ezartzeko eskatu du, betiere baldintza guztiak betetzen badira.
Artikulu horrek "kasu bereziak" aipatzen ditu, eta gaixotasun larri sendaezinak dituzten presoei hirugarren gradua ezartzea ahalbidetzen du, "arrazoi humanitarioak eta duintasunezkoak" tarteko.
Halaber, epaileak "txosten mediko gaurkotuak" igortzeko eskatu dio Espetxe Zuzendaritzari, Auzitegi Nazionaleko Klinikak txosten bat egin ahal izateko.
Pedraz goardiako epailea da aste honetan, eta Jose Luis Castro Espetxeratuen Zaintzako epailea ordezkatzen ari da.
Uribetxebarriak lasaitasuna eskatu du
Josu Uribetxebarriak lasaitasuna eskatu du, bere abokatuak Gara egunkariari eta naiz.info-ri bidalitako ohar batean.
"Eskaera argi bat egin nahi diot mundu osoari: mesedez, ni hemendik irten ala ez, zorakeriarik ez egin. Inon”, azaldu du.
Uribetxebarriaren anaiak lehenbailehen aske geratzea eskatu du
Javier Uribetxebarria, ETAko presoaren anaiak, bere anaia lehenbailehen aske uztea eskatu du ostegun honetan Bilbon. Halaber, presoak ez duela gose-greba bertan behera utziko nabarmendu du, aske geratu arte.
"Ostiralean bada, astelehenean baino hobeto”, azpimarratu du aske geratu daitekeen egunaren inguruan, Etxerat-en (ETAko presoen senideen elkartean) bileran parte hartu baino lehen Mikel Arana Ezker Anitzaren koordinatzaile nagusiarekin.
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Bakea Euskadin
Webgune berezia
DESJABETZEAK
Etxegabetzeei buruzko webgune berezia
Krisi Ekonomikoa
Webgune berezia
NAHIERAN
Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Ikusiena
Vídeo: Los cinco finalistas de El Conquis se confiesan | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: El debate del Conquis con los finalistas | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Oskar recibe su premio por ganar El Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Making of de la final del conquis | Grabación de la final | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Las tomas falsas de Julian Iantzi | Debate del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Un chalet unifamiliar entre lo moderno y lo tradicional | Ongi Etorri
Vídeo: Final del Conquis | Diana eliminada de la final | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Oskar celebra que es el ganador del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Un piso minimalista y totalmente reformado en Bilbao la Vieja | Ongi Etorri
Vídeo: Una casa con servicio de guardería personalizado, en Aiete | Ongi Etorri
Vídeo: Una casa de protección oficial diseñada para ahorrar espacio | Ongi Etorri
Karmele Larrinaga eta Amaia Arkotxa aktoreak lagun minak dira | Goenkale
Vídeo: Barbacoas de usar y tirar por 6 euros | Euskadi directo
Euskal kantuen arrakastaren zergatia, Ezin dut burutik kendu
'Solo Basket': Entrevista con Sergio Scariolo -19/06 | Baloncesto|Solo basket
¿Habrá verano en 2013? | previsión metereológica para el verano 2013|Plaza Nueva
Amaitu da Goenkaleren 19. denboraldia | Euskadi Irratia|Faktoria
'Primer Tiempo' -18/06 | Deportes en Radio Vitoria|primer_tiempo
Creer para Emprender- Tú Puedes Hacerlo | Radio Euskadi|Somos Complices
Line, aplicación pugna por el reinado de Whatsapp | Radio Euska
Idoia Bilbao presenta 'Buscando el punto Grey' | Entrevista|graffiti
Entrevista al portavoz parlamentario del PNV, Joseba Egibar|Boulevard
Solucionando problemas en la empresa... jugando con LEGO|Made in Álava
Vídeo: Desahucios de los trabajadores de Troquenor en Sondika
Inundaciones en Pirineos | Unos 700 evacuados en Lleida y en Huesca | Sociedad
Vídeo: Crimen de Valtierra | Acusado declara fue en defensa propia
Vídeo: Juicio José Bretón | Comienza el juicio por el asesinato de Ruth y José
Vídeo: Araba Euskaraz 2013 | Amurrio acoge la fiesta de las ikastolas
Vídeo: San Mames Barria | ETB visita las obras del nuevo estadio
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Nuevo billete de 5 euros 2013 | Comienzan los problemas
Vídeo: Receta de solomillo de cerdo con patatas asadas | Robin Food
Vídeo: Inundaciones Navarra | Se desborda el Arga en Pamplona
Vídeo del derribo de San Mamés | Comienzan con la Tribuna Principal
Vídeo: San Mames Barria | ETB visita las obras del nuevo estadio
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo de Osasuna | Jordan Loties será el primer refuerzo rojillo
Vídeo Londres 2012 | El 'sketch' de Mr. Bean en la inauguración
Video demolición viejo San Mamés | Tiran la tribuna principal
Huracán Valencia-Athletic B (2-1) | Resumen y goles del partido
Video de Remo: Liga San Miguel | Urdaibai arrasa en Barcelona
Vídeo demolición La Catedral | Empiezan las obras de derribo San Mamés
Alex Txikon Juanjo Garra laguntzen | Txikon Xteme Lhotse | Txikon Xtreme
Alex Txikon Katmandun | Txikon Xtreme Nuptse-Lhotse | Txikon Xtreme
Alex Txikon eta Alexei Bolotov heriotza | Txikon Xtreme Nuptse | Txikon Xtreme
Vídeo de la Liga San Miguel | Ambiente en la regata de Barcelona
Vídeo del nuevo San Mamés desde el aíre | Imágenes aéreas de San Mamés
Video pancarta se desploma sobre ciclistas | Tour de Suiza 2013
Euskal kantuen arrakastaren zergatia, Ezin dut burutik kendu
Vídeo: Gazapo en ‘Django Desencadenado’ | Errores | La noche de
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo: Receta de solomillo de cerdo con patatas asadas | Robin Food
Vídeo: Will Smith y su hijo Jaden Smith | 'After Earth' | La noche de
Vídeo: Jean Claude Van Damme y Steven Seagal | Pelea | La noche de
Vídeo: 'Stay' Rihanna videoclip | Vuelve a mostrar su lado sexy
Vídeo: Pirritx, Porrotx eta Mari Motots disco 25 aniversario
Videoclip de Sergio Dalma y Leire Martínez | 'La cosa más bella'