Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Elkarrizketa Radio Euskadin

Errekondo: 'Inork ez du buruan presorik, edozein etorkizun baketsutan'

Erredakzioa

2012/08/21

Amaiurreko diputatuaren ustez, Josu Uribetxebarria ETAko presoaren kontra ''ankerkeria'' dago.

Iruzkinak

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuaren hitzetan, ''inork ez du buruan presorik, erbesteraturik eta atzerriraturik Euskal Herriko edozein etorkizun baketsutan''.

Radio Euskadiko ''Boulevard'' saioan egin duen elkarrizketa batean, Errekondok argitu du ez duela zehatz-mehatz ezagutzen atzerrian dauden ETAko kideak itzuli daitezen Barne Ministerioak abiatu nahi duen plana. Edonola ere, ''bide horretan egiten diren ahaleginak gatazka konpontzeko pausoak'' direla uste du Amaiurreko ordezkariak.

Josu Uribetxebarria presoaren egoerari dogokionez, “ankerkeriaz” jokatzen ari direla uste du, eta  “Euskal Herriak ez du zigor gogorragorik onartuko, ez da besoak gurutzatuta geldituko”, gehitu du.

Zarautzen kargudun publiko batzuen kontra agertu diren pitadei buruz, Amaiurrek “bakarrik helburu politikoak” jarraitzen dituela eta “bide baketsuetatik bakarrik” lan egingo duela gaineratu du Errekondok. “Eskubideen defentsan, biolentziak ez du lekurik'', adierazi du Errekondok, baina “egoera kritikoetara daraman egoera batera iristen ari gara”, azpimarratu du.

Erbesteratuen botoa

Amaiurreko diputatuaren hitzetan, PPk “errolda moldatu” nahi du neurri berri horrekin, “eskubideak artifizialki” sortuz.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#