Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Diadaren ostean

Kataluniari 'estatu egiturak' emateko konpromisoa hartu du Masek

Erredakzioa

2012/09/12

Generalitatearen presidenteak bere egin du Bartzelonan atzo egin zen manifestazioaren "aldarri" independentista.

Iruzkinak

Artur Mas Generalitatearen presidenteak bere egin du Bartzelonan atzo egin zen manifestazioaren "aldarri" independentista, eta Kataluniari "estatu egiturak" emateko konpromisoa hartu du. Izan ere, "zaila" izango dela aitortu arren, "dena da posible".

Irailaren 11ko Diadan egindako manifestazio jendetsuaren biharamunean, Masek agerraldia egin du Generalitatearen Jauregian, eta itun fiskalaren aipamenik ere egin gabe, Kataluniaren "osotasun nazionala" lortzeko bidea goraipatu du.

"Atzoko aldarria oso argia izan zen, eta oso normala: nazio batek, nazio izaerari eusteko eta aurrera egiteko, Estatu bat edukitzea eskatzen du, iraganean izan dena etorkizunean izaten jarraitzeko tresna bat eskatzen du", azpimarratu du.

"Ez entzun niri bakarrik"

Generalitatearen presidenteak uste du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak entzun eta errespetatu egin behar duela manifestazio independentista.

"Ez entzun niri bakarrik, ez entzun CiUri edo alderdi kataluniarrei soilik. Kataluniako herriari entzun, adi-adi", eskatu dio Masek presidente espainiarrari.

Era berean, Masek kataluniako gizartearen zati handi baten eskariari ez barre egiteko eta "gutxienez errespetua izateko" eskatu dio Espainia osoari.

Itun fiskala

Masen arabera, legegintzaldiarekin batera hasi zen "trantsizio nazionala"ren lehenengo pausoa izan zen atzoko manifestazioa.

Itun fiskala omen da "estatu erakundeak" edukitzeko lehenengo pausoa, eta azkena ere izan daiteke, gizarteak hala nahi badu, Masek azaldu duenez.

"Edozein modutara, subiranotasun fiskala oinarrizkoa da, eta itunaren bidetik saiatuko gara", gaineratu du.

Hauteskunde aurrerapena

Oraindik "erantzunik gabeko" galdera asko daudela aitortu du Masek, eta itun fiskala lortzen ez badute, hauteskundeak aurreratzeko aukera hor dagoela esan du.

Mas Madrilera joango da ostegunean eta bertan, mezua helaraziko omen dio Espainiako gizarteari.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa