Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Itun fiskalari ezetza emanda

Mariano Rajoy Artur Masekin eztabaidatzeko prest azaldu da

Erredakzioa

2012/09/22

Gobernuko presidenteak esan duenez, "posiblea da komuneko ikuspuntuak lortzea, bizitzan dena ez baita zuria edo beltza, bestelako koloreak ere daudelako".

  • Mariano Rajoy, Ourensen izandako ekitaldi batean.

    Mariano Rajoy, Ourensen izandako ekitaldi batean. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Artur Mas Generalitateko presidentearekin eztabidatzeko prest agertu da larunbat honetan. Gauzak horrela, Kataluniako Gobernuaren eskaeren aurrean "hitz egiteko eta entzuteko" prest azaldu da Rajoy.

"Komuneko ikuspuntuak aurkitzea posiblea dela uste dut, behintzat, nik horren alde egingo dut, azkenean eztabaida posiblea ez bada ez da nigatik izango", adierazi du Rajoyk.

Gobernuko presidentea PPk Ourensen egindako aurrekanpainako ekitaldi batean egon da. "Bizitzan dena ez baita zuria edo beltza, bestelako koloreak ere daudelako", esan du. "Norbait nirekin hitz egin nahi badu, hemen nago", azpimarratu du, "hala ere, arazoak ez dira konpontzen arazo berriak sortzen".

Bestalde, Kataluniako Gobernua eta Gobernuko presidentea "azken hilabeteetako murrizketak aurrera eramateko ados jarri izana" salatu du PSOEk.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#