Albisteak

Politika

Politika

Eztabaida EITBn

Ikus-entzuleen %52,7k uste dute Ibarretxek irabazi duela hauteskunde eztabaida

David Perez

2009/02/26

Babes handiena izan duen bigarren hautagaia Patxi Lopez izan da (%6,7). Lehendakarigai baloratuena Ibarretxe ere izan da, 7.43ko nota jarri baitiote.

EAEko hauteskundeetarako lehendakarigaiak, hau da, Juan Jose Ibarretxe (EAJ), Patxi Lopez (PSE), Antonio Basagoiti (PP), Unai Ziarreta (EA), Javier Madrazo (EB) eta Aintzane Ezenarro (Aralar), aurrez aurre izan dira bart kanpainan aurrenekoz ETB-2k, Radio Euskadik eta eitb.com-ek igorritako eztabaidan.

Gizaker konpainiak egindako inkesta baten arabera, ikus-entzuleen %52,7k uste dute Juan Jose Ibarretxe EAJko hautagaiak irabazi duela. %6,7k uste dute garailea Lopez izan dela, %6,3k Ezenarro, %6k Basagoiti, %3,7k Ziarreta eta %1,7k Madrazo.

Oro har, ikus-entzuleek 6,67ko nota jarri diote eztabaidari, eta gehien interesatu zaizkien gaiak ekonomia, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitza eta azpiegiturak izan dira.

Hautagaien balorazioei dagokienez, inkestan parte hartu duten pertsonek 7.43 eman diote Ibarretxeri, 5.69 Ezenarrori, 5.35 Basagoitiri, 5.05 Lopezi, 4.62 Madrazori eta 4.34 Ziarretari.

Halaber, %23,4k ziurtatu dute eztabaidak baliagarri izan dutela euren boto-asmoa sendotzeko.

Zoriz hautatutako eta aldez aurretik debatea ikusiko zutela esan zuten 407 pertsona elkarrizketatuz egin dute inkesta.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa