Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

'Inguratu Kongresua'

Barne Ministerioak Poliziaren jokaerari buruzko ikerketa abiatu du

Erredakzioa

2012/10/03

Poliziaren Zuzendaritza Nagusia Poliziak irailaren 25eko protestetan, Atocha geltokian, izandako jokaera ikertzen ari da.

  • Irailaren 25ean izandako karga polizial baten irudia.

    Irailaren 25ean izandako karga polizial baten irudia. EFE

Iruzkinak

Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak “barne ikerketa” ireki du Poliziak lehengo astean, I-25eko protestetan, Atocha geltokian, izandako jokaera ikertzeko.

Herritarren Segurtasunaren Batzorde Nagusiak egingo du Esku Hartzeko Polizia Unitateak (Istiluen aurkako Polizia) Atocha geltokian izandako jokabideari buruzko barne ikerketa hori. Bertan karga polizialak izan ziren, eta, gutxienez, pertsona bat atxilotu zuten.

Ignacio Cosido Poliziako zuzendari nagusiak Kongresuaren Barne batzordean azaldu zuenez, Poliziak etengabeko “autoebaluazio” protokoloak jarraitzen ditu.

Atocha geltokiaren barruan Poliziak izandako jokaerari buruz asko hitz egin dute azken egunotan Polizien sindikatu batzuek. Jose Manuel Sanchez Fornet, Poliziaren Batasun Sindikatuko idazkari nagusiak gaitzetsi egin zuen atzo.

Esku hartze hori “ez litzateke egin behar izango”, adierazi zuen Fornetek. Halere, ‘Kongresua Inguratu’ ekimenaren harira izandako protestetan (35 pertsona atxilotu zituzten eta 60 kide baino gehiago zauritu ziren) Poliziaren jokaera ikuspuntu orokorretik “ona” izan zela azaldu zuen.

“Puntu beltzak izan ziren, eta begi bistan da ez zela jokabide ona izan Atochakoa”, nabarmendu zuen.




Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#