Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Andoainen

Gobernuak Hezkuntzan egindako 'eraso ideologikoa' salatu du Celaak

Erredakzioa

2012/10/07

Hezkuntza sailburua Andoaingo Kilometroak jaialdian izan da. Bertan esan duenez, "hezkuntza sistema propioa egonkortzeko gai izan da Eusko Jaurlaritza".

Iruzkinak

"Euskadin Hezkuntza mailan lortu diren itunak mantendu ahal izateko Lege berri bat" proposatu du Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak, "Gobernu zentralaren partez eraso ideologiko garrantzitsua ematen ari den une honetan bereziki".

Sailburua Aita Larramendi ikastolak antolatutako Andoaingo Kilometroak jaialdian izan da igande honetan. "Berotasun eta indar handiekin etorri gara hona", azpimarratu du Celaak.

"Erronkei eta egungo mundu garaikidearen arazoei aurre egiteko hezkuntza sistema propioa sendotzeko gai izan da Eusko Jaurlaritza", adierazi du sailburuak. "Hirueletasuna bultzatzeko akordioen inguruan asko aurreratu dugu", azaldu du Celaak, "izan ere, Euskadin hirueletasunean lanean ari diren 118 zentro publikoak eta itunpekoak daude, eta baita Eskola 2.0 programak teknologien gaineko irakaspenak eraman ohi ditu eskoletara".

Ildo horretan, "akordio hauek mantentzearen" alde azaldu da. "Lege berrirako oinarriak ezartzeko eragile sozialen artean ulermen eta konfiantza maila nahikoa dago", nabarmendu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#