Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Bilera Parisen

Ipar Euskal Herriari aintzatespena ematea promestu du Frantziak

Erredakzioa

2012/10/11

"Errepublikaren ezagupena izango du Euskal Herriak. Orain, lan egin behar dugu tresna instituzional egokia aurkitzeko", esan du Marylise Lebranchu Deszentralizazio ministroak.

  • Lebranchu Ipar Euskal Herriaren aintzatespenaren alde lan egitearen alde agertu da.

    Lebranchu Ipar Euskal Herriaren aintzatespenaren alde lan egitearen alde agertu da. Argazkia: Xabier Madariaga

Iruzkinak

Ipar Euskal Herriko hautetsiak pozik atera dira Frantziako Deszentralizazio ministroarekin egindako bileratik, izan ere, Lebranchuk esan du Ipar Euskal Herriari ezagupena eman behar zaiola, eta konpromisoa agertu du aitorpen horren alde lan egin eta ezagupen hori erakundeen bitartez nola gauza daitekeen lantzeko: "Errepublikaren ezagupena izango du Euskal Herriak. Orain, lan egin behar dugu tresna instituzional egokia aurkitzeko".

Lurralde elkargoaren eskaerak sostengu zabala eta askotarikoa izan du Ipar Euskal Herrian, eta eskaera hori Parisera eraman dute eta deszentralizazioaz arduratzen den ministroari, Marylise Lebranchuri, aurkeztu diote aldarrikapena.

Deszentralizazioaren erreformaren barruan Ipar Euskal Herriari buruzko atal berezi bat izatea galdatzeaz gain, lurralde elkargoaren hipotesia ikertzeko ere eskatu diote Lebranchuri. Ipar Euskal Herriaren egituraketaz "harago joan beharra" azaldu diote: "Batetik, paisaia instituzional berri bat sortzen ari delako, eta, bestetik, gaur egungo antolaketak mugak ezagutzen dituelako Euskal Herrian gertatzen ari diren aldaketa garrantzitsuei aurre egiteko orduan".

Ordezkariak

Parisen izan dira, Colette Capdevielle (PS), Sylviane Alaux (PS), Frederique Espagnac (PS) eta Jean Jacques Lasserre (Modem) parlamentariez gain, Max Brisson (UMP) eta Jean-Mixel Galant (AB) hautetsiak, Jean Baptiste Etxeto Garapen Kontseiluko presidentea eta Battitta Boloki Garapen Kontseiluko zuzendaria.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#