Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Elkarrizketa

Egibar: 'Gizarteak Gobernua bakarrik osatzeko babesa eman digu'

Erredakzioa

2012/10/24

EAJren apustua akordioetara iristea dela esan du Joseba Egibarrek, eta horretan saiatuko direla adierazi du, baina "ez guztiekin gai guztietan".

Iruzkinak

Joseba Egibar EAJko buruzagi eta legebiltzarkideak EAEko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditu Euskadi Irratian. Gobernua osatzeko garaian, "EAJk ahal badu Gobernua bakarrik osatuko du, eta gizarteak horretarako babesa eman digu", adierazi du. Hala ere, apustua akordioetara iristea dela gaineratu du. EAJren hiru zutabe nagusietan akordioak bilatzen saiatuko direla esan du, krisian eta fiskalitatean batetik, bakegintzan eta elkarbizitzan bestetik, eta, azkenik, estatus politikoan. "EAJk lidergo partekatu bat eskaintzen du", adierazi du; "lehentasuna akordioetara iristea da" .

Krisiari dagokionez, enplegua suspertzeko planak daudela azpimarratu du eta Aldundiekin harremanetan jartzea beharrezkoa da bere iritziz.

Bakegintzaren inguruan, espetxe politika gogor kritikatu du Egibarrek. "Espetxe politikan iraultza bat egin behar dugu. PP oso itxita dago, baina sarraila hori ireki egin behar da", azpimarratu du.

Azkenik, estatus politiko berri baten beharra nabarmendu du, eta "herri ezagutza eta erabakitzeko eskubidea dira zutabe nagusiak".

Legebiltzar berriaren inguruan, mahaia bost indarrek osatuko ote duten galdetuta, hausnarketa bat egitea beharrezkoa dela uste du, "bosgarren indarra UPyD da, baina legebiltzarkide bakarra du eta 27 izatea edo bakarra, ez da gauza bera", gaineratu du.

Legebiltzarreko presidentea "gauzak normal badoaz, logika baten barruan, Bakartxo Tejeria izango da", esan du.

Azkenik, Gipuzkoako emaitzen hausnarketa egin du Egibarrek. "EH Bildurekin berdinduta gaude. EH Bildu geroz eta nabarmenago da ezker abertzalea eta Sortu martxan jartzen denean, nabarituko da", adierazi du. Atez ateko hondakinen kudeaketa erabakiorra izan ote den galdetuta, "jarrera izan da", Egibarren iritziz. "Inposiziorako joera daukate eta politikak pazientzia eskatzen du; zilegitasun osoa dute gobernatzeko, baina herritarren borondatea kontutan eduki behar da eta hori abisu handia izan da".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bakea Euskadin Bakea Euskadin Webgune berezia

DESJABETZEAK DESJABETZEAK Etxegabetzeei buruzko webgune berezia

Krisi Ekonomikoa Krisi Ekonomikoa Webgune berezia

NAHIERAN NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#