Albisteak

Politika

Politika

Segurtasun kanpaina

5.000 ertzainetik gora egongo dira lanean hauteskunde egunean

Sarai Campo

2009/02/28

Herrizaingo Sailak abian jarritako plana hauteskunde kanpaina osoan zehar egon da martxan eta kanpainaren beraren eta bere baitan burututako ekintza guztien segurtasuna bermatzea izan du helburu.

5.000 ertzain baino gehiago arduratuko dira hauteskunde eguneko segurtasunaz.

Datorren igandeko (martxoak 1) hauteskunde egunari begira, Ertzaintzako 5.000 agentek baino gehiagok parte hartuko duten zainketa berezi bat jarriko du martxan Herrizaingo Sailak.

Hedatze honekin bukatuko da kanpaina osoaren normaltasuna bermatzeko azken asteotan abian izan den operazio berezia.

Aipatutako 5.000 agenteetako askok hauteslekuen zainketa zuzena burutuko dute udaltzaingoetako agenteekin batera.

Agente talde berezi hau Ertzaintzako Zuzendaritzak koordinatuko du beti ere, Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzarekin, hauteskundeetako administrazioko erakundeekin, Foru Aldundiarekin, udalekin eta udaltzaingoekin elkarlanean.

Hauteslekuen zainketa zuzenaz arduratuko diren ertzainek Mahaietako Presidenteek behar dituzten segurtasun-neurriak bermatu eta behar izatekotan ordena ezarriko dute gertatu daitezkeen liskarretan.

Gainera, hauteslekuetan edota inguruetan edonolako propaganda politikorik egiten ez dela bermatzea eta hauteslekuetan izango diren, pertsona ezindu edo gaixoei bozka ematea erraztea izango dira euren betebeharrak

Azkenik, hala eskatzen duten mahai kideei Bake-Epaitegira eraman beharreko dokumentazioaren garraioa erraztu beharko diete.


Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa