Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Azken ordua

Lan Erreforma: Kontratu mugagabea sortu dute enpresa txiki eta ertainentzat

Itxi

Politika

Hauteskundeak EAEn

Ziarretak (EA) Ezohiko Biltzarra iragarri du "zuzendaritza berria aukeratzeko"

Lontzo Sainz

2009/03/01

EAk bi eserleku lortu ditu Legebiltzarrean. "Hauteskunde porrota" onartu du eta bere kargua alderdiaren esku utzi du.

Unai Ziarreta Eusko Alkartasuneko presidenteak eta lehendakarigaiak "hauteskunde porrota" onartu ostean bere kargua "alderdiaren esku" utzi duela adierazi du eta Ezohiko Biltzarra iragarri du "zuzendaritza berria aukeratzeko". EAk bi eserleku lortu ditu Legebiltzarrean, eta lehen 7 zituen.

Ziarretak esan duenez, emaitza txarrak izan dira "ez dugulako jakin jendeari gure mezua behar bezala helarazi, hauteskundeetan bakarrik joatearen apustua ez da ulertu eta ez da ulertu subiranotasunaren ardatzaren beharra, guretzat euskal herriaren normalizaziorako oinarrizkoa den beharra hain zuzen ere".

EAko presidenteak azaldu duenez, "alderdiaren esku" uzti du bere kargua eta apirilerako Ezohiko Biltzarra deituko dutela esan du "herri honetan dauden arazoei aurre egingo dien zuzendaritza berria aukeratzeko".

zuzenean

Legebiltzarra

streaming
Legebiltzarra
09:30 2012/02/10

Emisioa ikusi

  • streaming
    'Gaur Egun-1', zuzenean
    13:58 2012/02/10

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Lasa-Zubieta / Xala-Laskurain
    18:30 2012/02/10

  • deportes
    2. B: Amorebieta- Gim. Torrelavega
    16:00 2012/02/11

  • deportes
    BINAKAKOA 2012: Titin-Merino / Irujo-Barriola
    17:00 2012/02/12

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa