Albisteak

Politika

Politika

Hauteskundeak EAEn

Ibarretxe: "Irabazi egin dugu eta, beraz, guri dagokigu herri hau zuzentzea"

Gaizka Palacios

2009/03/02

Juan Jose Ibarretxek esan du EAJk "herri hau aurrera" aterako duela, "zaila izan arren". Horretarako alderdi guztiekin hitz egingo duela agindu du eta "konfidantza" eskatu die herritarrei.

Juan Jose Ibarretxe "pozik" eta "hunkituta" agertu da EAJk Bilbon duen egoitza nagusian egin duen agerraldian, hauteskundeak irabazi eta gero. Ibarretxek azpimarratu EAJri dagokiola "herri hau zuzentzeko lidergoa".

Alderdi guztiekin hitz egiteko asmoa agertu du eta "krisiari aurre egiteko" lan egingo duela nabarmendu du. "Herri hau aurrera aterako dugu, zaila izan arren. Horretarako alderdi guztiekin hitz egingo dugu, betiere euskal gizartearen ongizatean pentsatuta", azaldu du.

"Ari, ari, ari, Ibarretxe lehendakari" oihuen artean, Ibarretxek esker on hitzak izan ditu euskal gizartearentzat, EAJko militante eta boto-emaileentzat eta, oro har, bozkatzera joan diren pertsona guztientzat.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa