Albisteak

Politika

Informa nazazu RSS

Politika

Hauteskundeak EAEn

Emaitzek "ezker abertzale berria" errotu dutela esan du Aralarrek

Erredakzioa

2009/03/02

Aintzane Ezenarrok esan du alderdiaren lau legebiltzarkideek lan egingo dutela "ilegalizazio, kartzelaratze, mehatxu eta hilketa" gehiago ez egoteko.

Aralarreko buruzagiek pozik ospatu dituzte&' || 'nbsp;Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzak, lau eserleku lortu baitituzte, hau da, 2005ean baino hiru gehiago. Hori dela eta, “ezker abertzale berria” errotu egin dela adierazi dute.

Aintzane Ezenarro Aralarren Gipuzkoako zerrendaburuak eskerrak eman die “ezker abertzale politikoaren alde” bozkatu dutenei, eta konfiantza horri “lanarekin” erantzungo diotela ziurtatu du.

“Gero eta gehiago gara herri honek alternatiba abertzale eta ezkertiarra merezi duela uste dugunok”, nabarmendu du.

Halaber, lau legebiltzarkideek “ilegalizazio, kartzelaratze, mehatxu eta hilketa” gehiago ez egoteko lan egingo dutela esan du.

Ezenarroren esanetan, konstituzionalistek gehiengo osoa lortu badute ere, datua ez da erreala, D3M hauteskundeetan izanez gero indarren arteko oreka aldatu egingo baitzen.

Publizitatea
 

Joera

  • Ostirala 10

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 11

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 12

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Astelehena 13

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteartea 14

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 15

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa