Albisteak

Politika

Politika

Hauteskunde gaueko audientzia

eitb.com-en orri ikusiak laukoiztu egin ziren eta ETB izan zen nagusi

Lontzo Sainz

2009/03/02

eitb.com-en 650.000 orri ikusi izan ziren, gehienak sarean eman ziren hauteskundeen emaitzetara. Bestalde, ETBko bereziak izan ziren ikusienak. ETB-2koak %29ko pantaila-kuota eskuratu zuen eta milioi bat lagunek baino gehiagok ikusi zuten; ETB-1ekoa 400.000 pertsona inguruk.

eitb.com-ek edozein igandetan izaten dituen orri ikusiak laukoiztu egin zituen martxoaren 1eko hauteskunde gauean. Era berean, bisiten eta erabiltzaile bakarren kopurua bikoiztu egin zuen, Nielsen netratings enpresak (Espainiako Estatuko webgune nagusien audientziak neurtzen ditu) emandako datuen arabera.

Orri ikusien kopurua 654.941ekoa izan zen, erdiak baino gehiago momentu oro berritzen ari ziren eta herriz herri kontsulta zitezkeen hauteskundeen emaitzak jakiteko. Bisitak 51.005 izan ziren eta erabiltzaile bakarrak 40.428.

ETB izan zen nagusi

Ikaragarriak izan ziren Euskal Telebistako saio bereziek lortu zituzten audientziak. ETB-2ko hauteskunde-saioak %28,9ko pantaila-kuota lortu zuen batez beste eta nagusi izan zen hauteskunde-gauan, Sofres A.M.ren neurketetan oinarrituta.

Gainerako telebista kateek honako pantaila-kuota lortu zuten 20:44etik 00:20ra bitartean: Antena 3k %16’8, Telecincok %14,1 eta TVEk %9,9.

Milioi bat pertsonak baino gehiagok ikusi zuen momenturen batean ETB-2ren saio berezia. Batez beste, berriz, 251.000 ikus-entzulek ikusi zuten.

ETB-1i dagokionez, 400.000 lagun inguruk ikusi zuten saio berezia arratsaldeko zortzietatik gauerdira bitartean.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa