Albisteak

Politika

Politika

Hauteskundeak 2009

Emigranteen botoek EAren eserleku bat eman liezaiokete gaur PSEri

Erredakzioa

2009/03/06

Hauteskunde batzordeak 09:00etan hasiko dira atzerriko botoak zenbatzen. Arabako azken eserlekua eskuz alda liteke.

Hauteskundeetako emaitzak behin-behinekoak dira. Izan ere, gaur atzerrian bizi direnen bozak zenbatuko dituzte, eta Arabako azken eserlekua eskuz alda liteke.

Une honetan, Rafa Larreinak (EA) dauka, baina PSE 8 botora baino ez dago.

Eserleku hori berriz lortzeko, sozialistek 9 boto gehiago behar dituzte EAk lortzen duen boto bakoitzeko.

Sozialistek eserlekua lortzeko behar dituzten bozak lortzeko itxaropena dute, aurrekoetan ere atzerrian bizi diren euskal herritarren bozak jaso baitituzte.

2005ean Araban, 778 boto jaso zituzten atzerritik, ia modu berean banatuta EAJren eta EAren arteko koalizioaren eta PSEren eta PPren artean.

Aurten jasoko dituzten bozka kopurua antzekoa izan liteke. Ostiralera arte EAE osoan 4.600 boto tramitatu ziren.

Gaur, 09:00etatik aurrera, lurralde bakoitzeko batzar orokorretan zenbaketari ekingo diote.

PSE-EEk EAren eserlekua lortuko balu, EAk parlamentari bakarra lortuko luke Legebiltzarrean. Hori horrela, sozialistek PPren babesarekin lortuko lukete gehiengo osoa, hau da, UPyDren babesik gabe.

Publizitatea

zuzenean

'Gaur Egun-1', zuzenean

STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22

Emisioa ikusi

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    14:55 2012/05/22

  • KIROLAK
    TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
    13:30 2012/05/23

  • KIROLAK
    2. B: Lugo - Eibar
    18:00 2012/05/27

 

Joera

  • Asteartea 22

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Asteazkena 23

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Osteguna 24

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Ostirala 25

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Larunbata 26

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
  • Igandea 27

    • Eguraldia
    • joera
    • haizea
 
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa