Albisteak
Elkarrizketak
Erredakzioa
2010/11/03
Zapata-trafikatzailea zapata garestiak prezio merkeagoan saltzeagatik ezaguna da Interneten. Orain, berak diseinatutako zapatak saltzen hasi da Zapata-trafikatzailea.
Jimmy Choo, Valentino, Rene Caovilla, Miu Miu, Lanvin, Prada... Zapata-trafikatzaileak diseinatzaile guztiak ditu kontrolpean. Sourbansochic.es bere blogean diseinatzaile handien zapatak prezio baxuagoetan saltzen ditu. Hala ere, hori ez da Zapata-trafikatzailearentzat nahikoa izan eta bere zapata-bilduma sortu du. Oraingoz, It Shoes izeneko proposamena hiru bota parek osatzen dute.
Nola hasi zinen Zapata-trafikatzaile izaten?
Kasualitate hutsez izan zen. Apal pila Jimmy Chooren zapataz beteta zituen denda bateko biltegi batean izan nintzen eta bertan zergatik zituzten galdetu nuen. Aurreko denboraldietakoak zirela eta salgai jarri ezin zituztela esan zidaten. Nik argazkiak ateratzea eta nire blogean jartzea proposatu nien. Nire lagun blogarien artean saltzen hasi nintzen eta, astebete geroago, modako blogarien jardunaldietara joan nintzen, Madrilera. Bertara, zapata batzuk eraman nituen, maleta batean, eta Trajearen Museoaren aurrean nire dendatxoa jarri nuen. Handik egun gutxitara, blogariek Zapata-trafikatzailea izendatu ninduten. Ordutik, egoera bikainean dauden luxuzko etxeetako zapatak bilatzen jarraitu dut, denden stock-etan, eta, pixkanaka, eskaintza handitu dut.
Zergatik aukeratu dituzu zapatak? Zein dituzu nahiago, takoidunak ala takoirik ez dutenak?
Maite ditut zapatak. Osagarri perfektua dira: nork bere gorpuzkera liraintzeko balio dute, ibiltzeko modua aldatzen dute eta apaindu ere egiten zaituzte. Denda batera joaten naizenean eta galtza batzuk probatzeko gogorik ez dudanean, zapatek itxura egokia ematen didate beti, kiloren bat sobera dudan axola gabe. Zalantzarik gabe, takoidunak ditut gogokoen, eta zenbat eta altuagoak hainbat eta gehiago, gainera.
Nori saltzen dizkiozu zapatak? Zenbatekoa izan daiteke beherapena?
Zaintzea gustuko duten estilo handiko emakume boteretsuak dira nire bezeroak. Marka horien denboraldiko zapatak erosi ezin dituzten emakumeak dira batzuk, eta beste batzuek, berriz, ez dute hainbeste diru gastatu nahi. Badira nire zapatekin maitemintzen direnak, zein etxetakoak diren gorabehera. Zapatak saltzeko onartzen dudan gutxieneko beherapena % 50 da eta gehienekoa, ordea, % 80. Horrelako beherapenekin, diseinatzaileek zein etekin ateratzen duten ikusten dugu.
Etorkizunera begira, zer egin nahi duzu zure negozioarekin?
Nire marka sortu dut: It Shoes. Nire lehen botak diseinatu ditut: ibiltzeko bota batzuk, landako bota motz batzuk eta landako bota batzuk. Oso sinpleak dira, klasikoak, armairuan izan behar ditugun oinarrizko zapata horietakoak. Bezeroek eskatuta egiten ditut bakarrik, eta mandatua egiten duenak larru mota eta kolorea aukeratu ditzake. Horrez gain, osagarriak ere diseinatzen ari naiz eta, horrela, bezero bakoitzak erositako zapatekin konbinatzeko aukera izango du. Nire helburua kalitatezkoak, erosoak eta prezio onekoak diren zapaten bilduma polit bat egitea da.
Eta zure negozioa Interneten egiten duzu...
Dendetan nire zapatekin txoko bat jartzeko proposamenak izan ditut, baina, ondo pentsatu ostean, Interneten bakarrik salduko ditudala erabaki dut; izan ere, prezio egokiei eusteko modua da, alokairurik eta bitartekaririk behar ez delako. Nire bezeroen % 65ek berriz ere erosi dutela esan dezaket, harro. Zapata-trafikatzailearen erosleak izaten hasi ziren eta, orain, It Shoes ere kontsumitzen dute, kontzeptua zertxobait desberdina izan arren.
Zergatik sortu duzu zure bilduma?
Nik kontrolatzen dut ekoizpena. Porton bizi naiz eta, zorionez, zapata fabrika onenak hemen daude. Horietako askok merkatuan prezioak bikoizten eta hirukoizten dituzten diseinatzaile handientzat lan egiten dute. Duela gutxi, Londresen izan naiz inspirazio bila, eta zapatak non egiten dituzten ikusi dut (nire konpetentzia ezagutu dut). Harrituko zinateke marka batzuek, kalitate gutxikoak izan arren, merkatuan jartzen dituzten prezioekin.
Nolakoa izan da orain arte esperientzia?
Nire irakurleei beti esaten diet behar duten guztia galdetzeko; izan ere, bakoitzak bere oinak ditu eta, horiekin, zalantzak eta arazoak. Nire lanbidea bilakatzen ari den hau ikaragarri gustuko dut, telebistako produkzio eta publizitate sailean lanean hasi nintzen arren: publizitateko jantzien estilista naiz. Orain, ia 24 orduz konektatuta bizi naiz, bloga berritzen, etiketak aukeratzen, zein larru erabiliko ditudan erabakitzen, hornitzaileak bilatzen... baina oso pozik nago, nire ametsa errealitate bilakatzen ari naiz eta. It bags bilduma noiz kaleratuko dudan galdetzen didaten mezuak jasotzen ditut dagoeneko, baina nik hau erantzuten diet beti: "Presak inoiz ez dira onak".
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Joera
Larunbata 26
Igandea 27
Astelehena 28
Asteartea 29
Asteazkena 30
Osteguna 31
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Entrevista a Leihotikan, que presenta 'Harold | La Jungla Sonora |
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra