Albisteak
Elkarrizketak
Amaia Akordagoitia
2010/11/22
Asier Gabikagojeazkoak CouchSurfinga praktikatzen du, bidaiariak etxean musu truk ostatatzen ditu eta atzerrian ostatatua izateko aukera du. Kultura desberdinak ezagutzeko modua dela uste du.
Asier Gabikagojeazkoak 28 urte ditu eta informatikaria da. Hizkuntzak eta musika oso gustuko ditu eta, asteburuetan, mendira joateko aprobetxatzen du. Noizbehinka inguruan joan-etorriak egiteko ohitura du eta urtean hirutan gutxienez atzerrira joateko oporrak hartzen ditu. Duela lau urte, Gabikagojeazkoa CouchSurfinga praktikatzen hasi zen eta, ordutik, urrun egon arren, lagun iraunkor asko egin ditu. Gainera, CouchSurfingarekin etxetik irten gabe beste kulturak eta pentsamoldeak ezagutzeko aukera duzula esan du.
Zer da CouchSurfinga?
CouchSurfing (CS) bidaiariak zure etxean musu truk ostatatzeko (eta atzerrian ostatatua izateko) sare zerbitzua da, baina sare sozial moduan ere uler daiteke. CS ulertzeko modu asko daude, erabiltzaileak bezainbeste. Zerbitzua doakoa dela iruditu arren, balio ez-monetarioa baitu, harremanetan gauza asko banatzen dira, esperientziak amankomunean jartzen dira, eta abar. Ostatatzea edo apopilo egotea ez da derrigorrezkoa, zuk nahi duzun konpromisoa izan dezakezu. Batzuek hiria erakutsi besterik ez dute egiten edo bidaiarekin kafetxo bat hartzeko elkartzen dira. Dirua ez da gauzarik garrantzitsuena CSan, pertsonak baizik. Egia da aurrezten duzunarekin leku gehiago ikus ditzakezula edo urrunago joan zaitezkeela, baina…
Noiztik eta zergatik praktikatzen duzu CouchSurfinga?
2003an bidaiak nire kabuz egiten hasi nintzen eta oso ideia ona iruditu zitzaidan ostatatuen zerbitzu hau. Bakarrik bidaiatzen duzunean, beste pertsonak ezagutzeko irrikaz zabiltza eta ostatuetan batzuetan ez da hain erraza izaten. Bestela, bertako jendearekin egon nahi duzu (hango ikuspuntua ezagutzeko), eta horretarako CouchSurfing ezinbestekoa da. Duela lau urte bakarrik bizitzera joan nintzen eta bidaiariak nire etxean hartzeko prest nengoen eta, ordutik, ostatatu egin dut.
Zein da alderik positiboena? Eta eragozpenik handiena?
Alde positiboak: etxetik irten gabe beste kulturak eta pentsamoldeak ezagutzeko aukera; hizkuntzak praktikatzeko aukera; jende jatorrarekin egoteko aukera; bizilekua begi atzerritarrez ikusteko gai izatea. Alde txarrak, berriz, CSak zure eguneroko ohiturak aldatzera behartzen zaitu, hori izango litzateke eragozpenik handiena, baina horrek ere malgutasuna ematen dio zure bizitzari, aldaketetara moldatzeko gaitasuna, alegia, eta emaitza baikorra ere izan daiteke beraz. Aurriritzirik gabeko pertsona irekia bazara, ez dago alde txarrik.
Zer da hobea apopilo egotea edo ostalaria izatea?
Esperientzia ezberdinak dira, ni gehienetan ostalaria izan naiz, baina atzerrian ere askotan gonbidatu naute. Ostalaria zarenean, zeure etxean zaudenez, erosoago sentitzen zara. Apopiloa zarenean, berriz, bestearen mende zaude eta, hortaz, ondo aukeratu behar, pertsona horri zure konfiantza osoa emango diozulako. Aukeraketa horretan erreferentzien sistemak (beste gonbidatuek berari buruz idatzitakoa) ikaragarri laguntzen du, CSaren segurtasunaren ardatza dela esan dezakegu.
Ezaugarri hauetako zenbat esperientzia bizi izan dituzu?
2003an, Bretainian lehen aldiz egon nintzen ostatatuta, Vannes hirian, baina hospitalityclub.org webgunearen (antzeko webgune bat) bitartez antolatu nuen bidaia. Lituanian, Letonian, Finlandian (2 lekutan), Bulgarian (2 hiritan), Berlinen, Norbegian, Irlandan (Dublinen, Belfasten eta Galwayen), Bartzelonan, Grezian (3 aldiz)... Guztira, 16 aldiz praktikatu dut. Bakar batean esperientzia ez zen oso ona izan. Tamalez, Eskozian ez nuen ostalari ona topatu. Ostalari bezala, berriz, ehunka esperientzia izan dira. Udan zehar ia egunero ostatatzen dut eta beste urtaroetan gutxienez hilean 3 aldiz.
Zenbatek errepikatu dute zurekin? Eta zuk, zenbatekin?
Normalean, bidaiariak ez dira leku berera itzultzen, baina hemen egonaldi luzeagoak igaro dituztenak behin baino gehiagotan izan dira nirean. Nik ez dut inorekin errepikatu… baina ostatatutako batzuen etxera joan naiz.
Lagun onik egin al duzu? Eta maitasun istoriorik bizi al duzu horrelako bidaia batean?
Lagun iraunkor asko, batzuk urrun egon arren. Bidaiariok asko partekatzen dugu eta adiskidetasuna naturaltasunez sortzen da. Maitasuna pertsonen arteko harreman guztietan topatu dezakegu eta era CSan ere sortzen da.
Horrelako bidaietaz fidatzen ez direnei zer esango zenieke? Animatuko al zenituzke?
Ez izan beldur, mundua zabala da eta leku guztietan pertsonak antzekoak gara, asmo berberak, kezka berberak dauzkagu. CSak bere segurtasuna zeharo frogatu du, baina hori bai, zuhur joka ezazue ostalaria aukeratzerakoan eta ondo aztertu profilak eta erreferentziak.
Zein izango da zure hurrengo abentura?
Urtebete daramat Asiara bidaia prestatzen, eta laster, otsailaren hasieran, habiatuko naiz (Errusian eta Japonian badauzkat ostatatuko nauten pertsonak) eta abendu inguruan itzuliko naiz. Orain arte egin ditudan bidaiekin zerikusirik ez du, hau izango baita bidaiarik luzeena eta izugarriena, benetan.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
zuzenean
STREAMING-A
'Gaur Egun-1', zuzenean
13:58 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
14:55 2012/05/22
KIROLAK
TXIRRINDULARITZA: Italiako Itzulia
13:30 2012/05/23
KIROLAK
2. B: Lugo - Eibar
18:00 2012/05/27
Joera
Asteartea 22
Asteazkena 23
Osteguna 24
Ostirala 25
Larunbata 26
Igandea 27
Ikusiena
Vídeo El Conquistador | Asamblea: David, Lobo e Ibon, nominados
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo | 'El Conquis 2012' más ardiente que nunca, esta noche en ETB-2
Vídeo El Conquistador | La inmunidad en las fichas: Yeray, vencedor
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Vídeo El Conquistador | Entre cocos y naranjas anda el juego
Finlandiako bideoak | Tzanpionza | Kiroletan sortzen diren borrokak
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Vídeo Joking of: Making of del episodio dieciocho | El Conquistador
Vídeo El Conquistador | Yeray recibe una videoconferencia como premio
En Europa se está propiciando la intolerancia | Hágase la luz
'Nire nia baino ez dut', sormen eta esperimentazio lana | Audioa
GBB-CLA (88-90): Narración final de Muntión y 'el toquecito' del Madrugador
MochilerosTV.com: Josu Lopez desde Tijuana | Audio de levando anclas
Miguel Ángel Revilla: 'Me encontré cagando al Rey Harald de Noruega'
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
'Vaya semanita' Jonan cuenta a sus hijos como conoció a la Nere
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo Un trabajador de Celsa Atlantic caminará hasta Barcelona
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo Manifestaciones contra los recortes en Bilbao y Gasteiz
Hallan el cadáver del abogado de Mungia desaparecido | Vídeo
Vídeo de Ibilaldia 2012 | 'Maiatzean meatzean': canción y videoclip
Vídeo accidente en Soraluze | Rescatada tras caer al río con su coche
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Vídeo del Athletic | Muchas formas de viajar a Madrid | Copa del Rey
Video Koparen Bila: Mensaje de los jugadores del Athletic a la afición
Bayern-Chelsea (1-1): Video de los goles de la final de la Champions
Vídeo Final de Copa | Un getxotarra crea el cava de la final de Copa
Vídeo del Athletic | La Copa de 1984, último título del Athletic
Vídeo del Giro de Italia | Rabottini gana la 15ª etapa y Purito, líder
Final Champions League: Video de la tanda de penaltis | Bayern-Chelsea
Final de Copa del Rey | Athletic-Barça | Llorente | Etxeberria
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Vídeo de Jennifer López | Wisin & Yandel: "Follow the Leader"
Vídeo de Charlize Theron | ''Blancanieves y la leyenda del cazador
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de La Noche De | ¿Adivina quienés son estos niños tan monos?
DJ Tiestoren bideoklip berria: We Own The Night | bideoklipa
Mama Luba kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Satisfaction kantaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
The Lazy Song abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
You and I abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | Buscando el sol abestiaren bideoklipa
Saturday Night abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Gaztearen Bideoklip Lehiaketa | We are golden abestiaren bideoklipa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra