Albisteak
Elkarrizketak
Amaia Akordagoitia
2010/12/09
"Iraunkorra, erosoa eta dibertigarria" izan dadin, Iker Bereziartuak sistema berezia eta poltsiko handiak erabili ditu poltsa gisa ere erabili ahal izateko.
Utilitate-modelo gisa erregistratu du Iker Bereziartua donostiarrak huggin'' jaka-zorroa. Bereziartuak "jaken munduko labana suitzarra" dela esan du, askotariko erabilerak dituelako. Proiektua 2009an hasi zen eta "zeharkakotasunaren ideia poltsiko handien beharrarekin uztartu nahi du"; izan ere, egilearen esanetan, horri esker edukiontzi bihurtzen da. Parrandetan soinean gurutzatuta ikusi ohi dugun jertsea ordezkatuko duen jaka berezi hau salgai dago jada huggin.eu webgunean, eta laster iritsiko da saltokietara.
Zein da asmakizun honen jatorria?
Jendeak jaka edo jertsea jantzita ez duenean nola eramaten duen ikusita sortu zen ideia. Batzuek gerrian lotzen dute, beste batzuek, berriz, eskuan eramaten dute... Bakoitzak modu batera lotzen du, baina parrandan edo bizikletan joaten direnean, askok eta askok gorputz-enborraren inguruan zeharka lotzen dutela ohartu ginen. Abiapuntua hori izan arren, neuk ere probatu nuen, eta modurik erosoena dela konturatu nintzen.
Nola garatu duzu proiektua?
Proiektua 2009ko apirilean hasi zen gorpuzten. Orduan hasi nintzen jaka bat soinean gurutzatuta eramanda erakusten den zeharkakotasuna eta niretzat kremailerak dituzten poltsiko handien garrantzia (edukiontzi bikainak baitira) uztartzen; izan ere, erabilera ugari ditu. Hori da huggin'' izeneko ekimenaren abiapuntua: poltsiko handiak, zabalak eta erabilgarriak, hainbat gauza biltzeko balio dezan, eta jaka edota poltsa moduan erabiltzen denean eskuragarri izan daitezen.
Nola bururatu zitzaizun huggin'' kontzeptua?
Izena hainbat hizkuntzatan bilatzen aritu nintzen eta, azkenean, huggin'', iruditu zitzaidan egokiena, besarkatu aditzaren gerundioak, besarkatzen, markak esan nahi duena ere islatzen baitu. Huggin'' sistemak oraina eta hemen disfrutatzeko aukera ematea nahi dugu.
Nola finantzatu zenuen proiektua?
Nire ama da nire finantzarioa eta bazkidea. Bion artean, erdibana egin dugu. Lagun askoren laguntza ere izan dut produktua garatzeko edo beste hainbat gauza erabakitzeko.
Moda eta tendentziak ezagutzen al dituzu?
Nire neska-lagunak gustu oso-oso txarra dudala esaten du, baina diseinatzailea naizenez, koloreekin egiten dut lan eta zerbait badakit. Hori dela eta, beltzarena oso argi daukat. Azkenean, baliabide minimoekin etekin handiena lortzen saiatu naiz. Zara edo Pull &' || 'amp; Bear denden aurkakoa dela esan genezake, ez dudalako modako jantzi bat egin nahi izan, jaka klasikoa baino; horregatik da beltza, beti jantzi ahal izateko.
Nolakoa izaten ari da esperientzia?
Ekoizpena garestia izan da, batez ere botoiak ondo lotzeko aukeratu dugun ehunaren kalitatearengatik. Jakak Portugalen ekoitzi dituzte. 500 egin ditugu, eta dagoeneko 150 eskatu eta erdiak ordaindu egin dituzte. Alde ekonomikoari dagokionez, ez dut uste ekimen errentagarria izango denik, baina ikaskuntza eta esperientzia oso onak izan dira. Proiektua hasi genuenean hiru helburu nituen. Lehenengo, bidean ez geratzea eta "ondo egongo litzateke" esan baino proiektua gauzatzea zen, eta hori bete egin dugu. Bestalde, inbertitutako dirua berreskuratu nahi nuen; dirua galdu ez behintzat. Gainera, proiektu bat zerotik bideratu nahi nuen. Jantziak funtzionala izan behar zuela oso-oso argi izan dut hasiera batetik, proiektu bakarra egiten badut ere, kalitatezko zerbait egin nahi nuen behintzat, urte batzuk barru norbaiti jaka ikusten diodanean nire buruaz harro sentitzeko. Errentagarri izatea nahiko banu ere, ez dut egin errentagarria izateko, baina laugarren helburua ekimen bideragarria den ikustea izan da eta, nire ustez, horrela da.
Zer egin behar da jaka zorro bihurtzeko?
Jaka arrunt bat da. Erdian kremailera bat eta ohiko jaketakoak baino poltsiko horizontalagoak ditu, horrela gauza gehiago sartzen baitira eta eskuragarriago daudelako; zeharka daudenean barruan sartutakoa erortzea errazagoa izaten da. Soinean gurutzatuta eramateko zorro bihurtzeko bi botoi automatiko pare ditu, bi har eta bi eme. Ezkerreko maukaren eskumuturraren barnealdean botoi emeak daude eta eskuinekoaren goiko aldean, berriz, arrak. Eskuineko mauka ezkerrekoaren barruan sartu eta, horrela, mauka bat bestearen barruan sartuta, bietako bat finko geratzen da. Jaka zeharka jantzi, kremailera itxi, lepoa apur bat bildu eta... listo; badago prest.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Joera
Larunbata 26
Igandea 27
Astelehena 28
Asteartea 29
Asteazkena 30
Osteguna 31
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Entrevista a Leihotikan, que presenta 'Harold | La Jungla Sonora |
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra