Albisteak
Erreportajeak
Amaia Akordagoitia
2010/12/21
Naiara San Roman personal shopper (erosle pertsonala) da, bezeroei irudia hobetzen laguntzen dien modan aditua, eta The Personal Shopper Bilbao izeneko saltokia ireki berri du.
Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu itxurari, baina geure irudiari mesede egiten diona aukeratzea ez da lan erraza izaten. Naiara San Roman erosle pertsonala (personal shopper) da, moda eta joera gaietan aditua, alegia. The Personal Shopper Bilbao saltoki berrian bezeroei armairuan ezinbestekoak diren jantziak aukeratzen eta irudirik erakargarriena sortzen laguntzen die.
Gaur egun, denek behar al dugu erosle pertsonal baten laguntza?
Denek ez, nahi dugunaren araberakoa da beharra. Adibidez, pertsona batek ekitaldi berezi bat badu eta denborarik ez duelako edo zer jantzi ez dakielako personal shopper baten zerbitzua behar lezake. Horrez gain, konbinatzeko edo bere buruari etekina ateratzeko arazoak izaten dituen jendeari ere zuzendua dago. Askotan, egiten duguna zuzena dela uste dugu, baina profesional baten iritzia jasotzen dugunean zeure buruari etekin gehiago atera diezaiokezula ikusten duzu. Fisonomiari eta morfologiari dagokienez, efektu optikoak sor daitezke gustuko ez ditugun gorputzeko zatiak disimulatzeko eta ederrenak nabarmentzeko. Jendeak erosle pertsonal batek bezeroari erosketak egiten laguntzen diona dela uste du, baina personal shopper bat moda eta joerak ezagutzen dituen irudiaren profesional bat da. Erosle pertsonala zeure irudiari ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatzen da eta, horretarako, besteak beste, erosteko aholkuak ematen dizkizu.
Zeintzuk dira The Personal Shopper Bilbao zentroan eskaintzen dituzuen zerbitzuak?
Eskaintza zabala dugu. Zerbitzu egokiena eskaintzeko ezinbestekoa den morfologia eta kolorimetria azterketez gain, amentzako eta umeentzako zerbitzua (Mums and babies), entrenatzaile pertsonala (personal trainer), dietetika eta nutrizioa, diseinatzaile bat (patroi egokiak aurkitzen ez dituztenentzat), neurrira egindako lurrinak, denda ibilbidea, armairuaren ikerketa... Horiek eskaini aurretik ezinbestekoa da bezeroaren eta bere arroparen azterketa bat egitea. Bezeroaren egunerokoaren eta ezaugarrien arabera, armairuan falta diren jantziak bilatzen dira eta horiek erosteko denda ibilbide bat osatzen da.
Garestia al da erosle pertsonal bat kontratatzea?
Zerbitzu guztiak kontratatzen baditugu, bai. Hala ere, epe luzera, erosle pertsonal baten zerbitzuek denbora eta dirua aurrezteko balioko digute, konbinatzen eta zeure buruari etekin handiagoa ateratzen eta behar duzuna bakarrik erosten ikasten duzu. Horrela, unearen arabera irudirik egokiena eskaintzen jakingo duzu. Kontrastea bilatzen dugu; izan ere, azkenean, denek berdin janzten dugu. Erosle pertsonal baten laguntzarekin, janzteko garaian izaten ditugun zalantzak bukatu egingo dira.
Denboraldi bakoitzean arropa berria erosi behar al da?
Urtero arropa guztia aldatzea akats larria da. Nik amarenak ziren gauzak erabiltzen ditut. Oinarrizko jantziak noizbehinka aldatu behar dira, kotoiak pixkanaka kalitatea galtzen baitu. Bakero batzuk, berriz, betirako dira. Horrez gainera, zein jantzitan gastatu behar den gehiago (eta zeinetan gutxiago) jakin behar da. Erosle pertsonalaren lana horiek aukeratzen laguntzea da.
Zein da fashion victim-ei buruz duzun iritzia?
Fashion victim izatea modaren aurka joatea da. Estilo pertsonalaren aurkakoa da. Modaren biktimek ez dute estilorik, baina ateratzen diren joera guztiak eskuratzeagatik gustu hobea dutela uste dute, baina hori ez da zuzena.
Herri bakoitzean janzteko modua desberdina al da?
Noski baietz. Janzteko estiloa desberdina da kale, auzo edo hiri bakoitzean. Santutxun, adibidez, jendeak praktikotasuna bilatzen du; Kale Nagusian, berriz, exekutibo gehiago topatuko ditugu... Eta, hortaz, dendek ere arropa desberdina saltzen dute. Hori dela eta, kate bereko dendak izan arren, ez dugu arropa berdina topatuko Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon. Bilboko Alde Zaharrean, adibidez, hiriko kultura eta estilo desberdin ugari nahasten dira.
Zeintzuk dira armairu batean ezinbestekoak diren jantziak?
Pertsona bakoitzaren egunerokoaren araberakoa den arren, kotoizko kamisetak, puntuzko jertseak, kaxmirrezko jertse bat, alkandorak, arkatz gona bat, stileto zapata batzuk... ezinbestekotzat jo ditzakegu. Aurten oinarrizko jantziak erosteko denboraldi ona da; izan ere, look desberdinak osatzeko erabiltzen dira. Gizonezkoen jantziak emakumearen armairura iritsi dira eta lanera joateko konbinazio aproposak sor daitezke.
Txandala debekatuta al dago?
Ez, inola ere ez. Egoeraren araberakoa da. Traje baten galtzak eta zapatilak nahastea, estilo amerikarra, arrakasta handia duen joera da eta estilo horren baitan zapatila eta kirol-jertsea asko konbinatzen dira. Jantziekin jolastea da gakoa. Hala ere, txandala hiriko erdigunean debekatu egiten du protokoloak.
Zer da eskatu dizuten gauzarik bitxiena?
Gizon batek eskoziar gona bat eskatu zidan. Zein arropa janztea gustatuko litzaiokeen galdetzean, eskoziar gona bat jarri nahi zuela erantzun zidan. Zorionez, ideia hori burutik kentzea lortu nuen.
Zein pertsonaia ezagun iruditzen zaizu modaren erakusgarri aproposa?
Isabel Presley, Paloma Lago... Coco Channel inoiz hilko ez den modaren ikono bat da. Belen Esteban ere, Lady Gaga edo Victoria Beckham bezala, modaren ikonoak dira, janzten duten guztia modan jartzen dutelako. Bershkan, adibidez, Belen Estebanek janzten duen guztia topatuko dugu eta hori jendeak horrela nahi izan duelako gertatu da. Populismo kontua da. Hala ere, Coco Channel bezalako modaren ikonoak eta produktu komertzialak bereiztea oso garrantzitsua da.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Joera
Larunbata 26
Igandea 27
Astelehena 28
Asteartea 29
Asteazkena 30
Osteguna 31
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Entrevista a Leihotikan, que presenta 'Harold | La Jungla Sonora |
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra