Erreportajeak
Erredakzioa
2012/05/29
Internet erreminta arriskutsua bilakatu daiteke osasunari buruzko bilaketak egiten dituztenentzat. Horregatik, medikuek informazio fidagarria kontsultatzea gomendatzen dute.
Emakume bat anbulategi batean sartzen. Argazkia: EITB
Internet osasunari buruzko informazioa topatzeko gero eta gehiago erabiltzen den erreminta bat da. Sarea erabiltzaileentzat lagungarria izan daitekeen arren, informazioa jasotzeko geure iturri bakarra bada, hainbat arazo eragin ditzake. Espainiako erabiltzaileen hiru laurdenek Internetera jotzen dute osasunari buruzko zalantzak argitzeko. Bilaketa gehienak gaixotasun arruntei, familia-plangintzari, osasun mentalari eta estetikari buruzkoak izaten dira.
Interneti esker, informazio eskuragarriago dago eta horrek gaixoaren profila aldatu du; izan ere, medikuarengana askoz ere informazio gehiagorekin jotzen du gaixoak. Internetek, gainera, erabiltzaileen arteko komunikazioa eta edukien argitalpena errazten du. Hala ere, bilatzaileak Interneten osasunari buruzko informazioa lortzeko gehien erabiltzen diren plataformak diren arren, eraginkortasun zalantzagarria dute. Gainera, osasun zerbitzuek eskaintzen dituzten informazio zerbitzuak oraindik ere eskasak dira eta, azkenean, gaixoek informazio ugari duten, baina fidagarriak ez diren, Interneteko atarietara jotzen dute.
"Ezinbestekoak izan behar duten bi ardatz daude. Alde batetik, jendeak kalitatezko informazioa non topatu dezakeen jakin behar du. Bestalde, irakurtzen duena interpretatzen ere jakin behar du. Internetek arriskuak ere baditu eta, horregatik, sendagaiek bezala, albo ondorioak izan ditzake", uste du Iñaki Etxebarria Landako-Durango anbulategiko familia medikuak. Etxeberria, gainera, Salud-ando 2.0 blogaren egilea da.
Ikerketa baten arabera, Internet osasunari buruzko informazioa bilatzeko erreminta bezala erabiltzeek gaixoarengan larritasuna eragin dezake, batez ere bilaketak autodiagnosia egiteko erabiltzen direnean. Horren ondorioz, gaixo dagoela somatzen dutenean bilatzailean sintomak begiratu eta emaitza larrienak aukeratzen dituen gaixo mota berria sortu da.
"Aukerarik onena informazio hori eskuratzea eta, ondoren, medikuaren laguntzarekin interpretatzea izango litzateke", esan du Etxeberriak.
Kalitatezko informazioa
Ikerketen arabera, osasunari buruzko informazioa eskaintzen duten webguneen erdiak ez ditu kalitatezko eremu minimoak gainditzen. Gaixoak kalitate txarreko informazioa edota datu faltsuak eskaintzen dituzten webguneak topatu ditzake.
"Erabiltzaileak bisitatzen ari den webgunea nork egiten duen jakitea oso garrantzitsua da; izan ere, osasunari buruzko informazioa ezin da era anonimoan saldu. Gure kasuan, HON (Health On Net) ziurtagiria dugu", azaldu du Ramon Ugarte Gasteizko Olaguibel anbulategiko pediatrak. Ugartek eta Olaguibel osasun zentroko pediatria saileko gainontzeko medikuek eta erizainek, Haurrentzako Osasun Programari buruzko zalantzak argitzeko, Pediaguibel blog berezia sortu dute.
Sarean topatu dezakegun informazioa orientagarria izan daiteke, baina ezin du sekula medikuaren lana ordezkatu. Interneten osasunari buruzko informazioa bilatzen denean, lehenik eta behin informazio horren iturria aintzat hartu behar da.
Osasunari buruzko webgune batek ziurtagiri bat lortzeko zenbait baldintza bete behar ditu. "Informazioak ez du medikua ordezkatu behar, informazioa eskaintzen duten pertsonek benetakoak izan behar dute, informazioa noizkoa den jakiteko edukiaren data zehaztu behar da eta informazioak osagarria izan behar du", azaldu du Ugartek.
HON ziurtagiriaz gain, webguneak eskaintzen duen informazioa kalitatezkoa dela frogatzeko beste ziurtagiri batzuk ere daude. Horien artean da, adibidez, Bartzelonako Medikuen Eskola Ofizialaren "Web Médica Acreditada" (WMA) izenekoa. Googlerekin elkarlanean, WMA Google Search erreminta ere sortu zuten.
Horrez gain, QUATRO (Quality Assurance Content Description) proiektuari esker ere erabiltzaileak bisitatzen duen webgunea fidagarria den jakiteko aukera du. Programa nabigatzailean instalatu behar da eta, webgunearen kalitatea aztertu ostean, ikono txiki batek egokia den adierazten du.
Osasun zerbitzu hibridoa
Internet profesionalentzako ere tresna erabilgarria izan daiteke. Medikuek informazioa azkar eskuratzeko edo alderatzeko erreminta dute. Hala ere, gaur egungo osasun zerbitzuak Internetek eskaintzen duen aukera aprobetxatzen al du? Tresna egokien bitartez, profesionalek gaixoekin eta beste mediku batzuekin harremana hobetu ahalko lukete.
Osasun zerbitzu hibridoa izateko, fisikotik birtualera salto egin behar dugu, baina era naturalean izan behar du. "Osasun hibridoa mundu birtuala eta fisikoa elkarrekin bizi direna da. Hibrido kontzeptuak 2.0. munduaren eta medikuaren kontsultaren artean dagoen pausoa oso naturala dela azaldu nahi du. Hau da, fonendoskopioarekin medikuak gaixoa auskultatzea eta, ondoren, beste mediku batzuekin Internet bidez informazioa eztabaidatzea", azaldu du Etxeberriak. Raquel Benito Gurutzetako ospitaleko antolaketa teknikoarekin batera, Iñaki Etxeberriak Sanidad Híbrida izeneko ataria kudeatzen du.
"Nire ustez, medikuaren eta gaixoaren arteko harremanean beste komunikazio erreminta batzuk erabiltzen hastea gaur egungo erronketako bat da. Ez naiz helbide elektronikoari buruz ari, noski, hori dagoeneko zaharkituta dago, gaixoen sareei buruz ari naiz. Hemen, Euskadin, ez da gertatzen, baina beste kasu batzuetan medikuek Twitter erabiltzen dute gaixoekin harremanetan egoteko. Hori lortzeko oraindik lan asko egin behar dugu; izan ere, kulturan aldaketa lortu behar dugu", azaldu du Etxeberriak.
Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak aintzat hartzen ditu Osakidetzak bere estrategian. Duela gutxi, Osakidetzak Kronet gaixotasun kronikoak dituztenentzako sare soziala aurkeztu zuen. Horrez gain, Teki sarea ere existitzen da. "Gaixoaren eta medikuaren arteko komunikazioa sustatzeko plataforma bat da, baina gauza zehatzetarako bakarrik erabiltzen da", azaldu du Etxeberriak. Hala ere, medikuaren aburuz, "oraindik asko dago egiteko" eta "mundu berri horretan zuhurra izan behar da".
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Bakea Euskadin
Webgune berezia
DESJABETZEAK
Etxegabetzeei buruzko webgune berezia
Krisi Ekonomikoa
Webgune berezia
NAHIERAN
Ikusi berriro ETBko albistegiak
Publizitatea
Ikusiena
Vídeo: Piso de portero en Bilbao | interiorista Pablo Ruiz | Ongi Etorri
Vídeo: Making of del episodio 19 del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Agate no hace el duelo por miedo a los cocodrilos | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Ático en Donostia | Elisabet Brión de La Chimenea Decoración | Ongi Etorri
Vídeo: Padres e hijos vestidos iguales en Navarra | Navarra directo
Vídeo: Avance del episodio 20 del Conquis | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Sobrevolamos Bilbao para ver los nuevos accesos | Euskadi directo
Vídeo: Chalet en Vitoria | 528 metros cuadrados y obras de arte | Ongi Etorri
Vídeo: Juan Echanove se quema al flambear en plató de David De Jorge | Robin Food
Vídeo: 'Euskadi Directo' | Protesta de los vecinos de Txurdinaga | Euskadi directo
Vídeo: Julian les requisa productos ilegales a los concursantes | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Una emergencia que se complica en euskera | Sketch | ¡Ya Queda Menos!
Vídeo: Pello Zabala prevé que la primavera será calmada | Eguraldia
Vídeo: Agate Jauregi le ha enamorado como persona | Cuestionario | El Conquistador del Fin del Mundo
Vídeo: Superhernani, Mintegi ayuda a pareja abertzale con hijo español | ¡Ya Queda Menos!
Vídeo: EA Astei casa rural | Caserío de piedra del siglo XVII | Ongi Etorri
El escándalo de los huertos solares en Radio Euskadi|Hágase La Luz
Xabi Etxeita baraja regresar al Athletic | Radio Euskadi|Fuera de Juego
Maiatzaren 21eko bertso-piropoa Larraitzi eskaini diogu |Dida
Entrevista al sociólogo estadounidense James Petras | Radio Euskadi|Boulevard
Joanes Aierbe Ordiziako kapitainak agur esan dio errugbiari|Hiru erregeen mahaia
'Chapu' Nocioni: 'Me tatué la alianza de casado porque la perdí dos veces'|El Madrugador
Malpensando, opinión de José Antonio Pérez sobre la educación|Más que palabras
'Autoayúdate', libro psicóloga Patricia Ramírez | Radio Euskadi|La Noche Despierta
Naiara Barrado, EHUko fisika aplikatuko irakasleari elkarrizketa|Faktoria
Símbolos y víctimas durante la Guerra Civil y el Franquismo en Álava |Eusko Ikaskuntza
Accesos a Bilbao: nuevas entradas y salidas por San Mamés | Entrevista|graffiti
Andoni Aizpuru eguraldiko aurkezleari elkarrizketa eguraldiari buruz |Faktoria
Entrevista a Josef Ajram, agente de Bolsa y triatleta | Radio Euskadi|graffiti
Ángeles Ibirika, el romanticismo vasco | Radio Euskadi|La Noche Despierta
Atez atekoa Oñati | Mikel Biain alkatea zabor bilketari buruz|Faktoria
'Primer Fila' -20/05 | Cultura en Radio Vitoria|Primera fila
Tornado en Oklahoma 2013 | Decenas de muertos y heridos en EEUU | Noticias del mundo
Vídeo: Tornados en EE. UU. | Los tornados ponen en alerta a EE. UU.
VÍDEO | Sexo jóvenes Euskadi | Adelantan su primera experiencia sexual
Vídeo: 'Euskadi Directo' | Protesta de los vecinos de Txurdinaga | Euskadi directo
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo: Cirque du Soleil saca su espectáculo a las calles de Bilbao
Tornado Oklahoma 2013 | Los equipos de rescate buscan supervivientes | Noticias del mundo
Vídeo: receta de bacalao al pil pil | Robin Food | Robin Food
Vídeo: Diez españoles heridos al caer un globo turístico en Turquía
Vídeo: Accidente en la A-1 en Segovia | Decenas de vascos atrapados
Vídeo del nuevo San Mamés desde el aíre | Imágenes aéreas de San Mamés
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Victoria para Beñat Intxausti
Video ritmo relajado del pelotón | Giro de Italia 2013 etapa reina
Giro de Italia 2013 en directo | Puertos y recorrido del Giro
Vídeo del Giro de Italia 2013 | La decimosexta etapa, en imágenes
Vídeo de David Beckham desnudo | Beckham en ropa interior en anuncio
Vídeo del triunfo de Visconti en el Galibier | Giro de Italia 2013
2013ko Italiako Giroaren bideoa | Beñat Intxausti, nagusi 16. etapan
Giro de Italia 2013 en directo | Puertos y recorrido del Giro
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo de la caída de Vanotti y Battaglin | Giro de italia 2013
Vídeo del Giro de Italia 2013 | Declaraciones de Rigoberto Uran (Sky)
Vídeo Londres 2012 | El 'sketch' de Mr. Bean en la inauguración
Vídeo de Iñaki Ochoa de Olza | Documental sobre su intento de rescate
Los Premios Euskadi de Gastronomía reconocen los talentos vizcaínos
Vídeo: 'Stay' Rihanna videoclip | Vuelve a mostrar su lado sexy
Vídeo: Super Bowl 2013 | Beyoncé enciende y apaga la SuperBowl
Vídeo: Tráiler de 'Combustión' | Nueva película de Daniel Calparsoro
Videoclip de Sergio Dalma y Leire Martínez | 'La cosa más bella'
Vídeo: Concurso de pintxos hechos con productos con eusko label | Sustraia
Vídeo: La colección de joyas de Ainhoa Estankona en Guggenheim Bilbao | Eitb Kultura
Vídeo: Receta de canelones de pularda, Juan Echanove y David de Jorge | Robin Food
Dida Akzioa lehiaketako irabazleak Gaztean | Herri Urrats 2013 |Dida
Txapela buruan saioaren estreinaldia, ETB-1en | Txapela Buruan
Jennifer Lopezen eta Pitubllen "Live It Up" kantuaren bideoklipa
MAZ Basauri 2013 | Joe Crepusculo, Catpeople eta Chico y Chica
Gran Rapids lipdub bideoa | Destination EH lehiaketa Gaztean